Asteartea, azaroak 10



16:30

Eskulan tailerra

Larraul

Naturart. Azaroak 10 eta 17. 35 euro.

Eskulan tailerra

Naturart.

Azaroak 10 eta 17.

35 euro.


19:00

Villabona.dok

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa. Euskaraz, gaztelaniazko azpidatziekin. 66 min. Bertha Gaztelumendi. Sarrera: 3 euro. 80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba). Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka prestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen.  

Villabona.dok Gurea antzokia

Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa.

Euskaraz, gaztelaniazko azpidatziekin. 66 min. Bertha Gaztelumendi.

Sarrera: 3 euro.

80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba). Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka prestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen.

 


19:00

Kultur Astea

Eliza, Aduna

Elizan familia ikuskizuna. Pituxa Clowntu Kontari saioaz gozatu ahal izango da.

Kultur Astea Eliza

Elizan familia ikuskizuna. Pituxa Clowntu Kontari saioaz gozatu ahal izango da.


19:00

Euskaraldia

Plazidako ikasgela, Zizurkil

Ahobizi ala Belarriprest? Zalantzak dituzu? Hauek argitzeko saioa egingo dute Galtzaundiko ordezkariekin. 

Euskaraldia Plazidako ikasgela

Ahobizi ala Belarriprest? Zalantzak dituzu? Hauek argitzeko saioa egingo dute Galtzaundiko ordezkariekin. 


19:00

Mendi biluzia - Alex Txikon

Leidor antzokia, Tolosa

Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoeraren inguruko dokumentala sortu eta liburua idatzi egin du Alex Txikonek. 19:30ean Alex Txikon liburuak sinatzen egongo da eta 20:00etan pelikula hasiko da.

Mendi biluzia - Alex Txikon Leidor antzokia

Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoeraren inguruko dokumentala sortu eta liburua idatzi egin du Alex Txikonek.

19:30ean Alex Txikon liburuak sinatzen egongo da eta 20:00etan pelikula hasiko da.



17:30
20:30

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia

Aranburu jauregia, Tolosa

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia.  Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga.  Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia Aranburu jauregia

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. 

Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. 

Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Altzo

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.

Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da.

Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek.

Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.