Tolosaldeko traktore eta makineriako IATa gaur egingo dute Tolosako Usabal industrialdean (Bellota pabiloian). Soilik 60 makinentzat lekua dagoenez, hitzordua hartu behar aldez aurretik Tolomendin, 943 655097 telefono zenbakira deituta.
16 urtetik gorakoentzat zuzenduta. Urriak 17, 31 eta azaroak 7. Irakaslea: Iñaki Rezola.
Non dago diru publikoa? galdera luzatzeko kontzentrazioa, Sortuk deituta.
Bee, el rebaño txotxongilo ikuskizuna. Mariso Garcia eta Mar Gascoren zuzendaritzarekin. Gazteleraz, 45 minutukoa eta 3 urtetik gorakoentzat zuzendurik. Ninak hegan egin nahi du, horixe du ametsa. Bere familian hegazkin bat gidatzen duen lehen emakumea izango da. Baina eguna laburregia da eta gaua luzeegia da, eta amak lotara joateko esan dionean, Nina, gogo txarrez, ohera joan da. Lo egiteko ardiak kontatu behar dira… Ze asperdura! Baina Ninak Morena aurkitu du, hesitik salto egin nahi ez duen ardia.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.