BERTAN BEHERA geratu da elkarte gastronomikoak ixtearen aginduaren ostean. Sukaldaritza tailerra herriko haurrentzat. LH1-LH3: 16:30-18:00. LH4-LH6: 18:30-20:00. Izen ematea: 688 71 16 75 (urriaren 19tik 23ra). Alergiaren bat dutenek abisatu izena ematerakoan.
Xanduli Manduli... Arimen gaueko kontu beldurgarriak. Antolatzailea: Kalamatrike kultura eta euskara taldea.
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistaren aurkezpena. Antolakuntza politiko-sozialistari helduz, emakume langileon babesa antolatzea dute helburu.
Klima atzo eta gaur, Alkizako historia geologikoa. Asier Hilario Orus Euskal Herriko Unibertsitateko Geologiako doktorea da. Ondare geologikoaren eta geoturismoaren kudeaketan eta komunikazioan dihardu 2005. urteaz geroztik, batez ere Euskal Kostaldeko Geoparkeko arduradun zientifiko gisa. Hainbat irrati eta telebista kateren kolaboratzaile izan da, eta dibulgazio produktu ugari idatzi ditu. Besteak beste, hiru liburu, dozenaka dibulgazio artikulu eta Flysch, haitzen hitza dokumental saritua. Alkizako historia geologikoa zein den azalduko du Hilariok, gure ingurunea milioika urtetan zehar nola aldatzen doan den: aldaketa klimatikoak haitzetan zer idatzi duen kontatuko du. Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 446.
BERTAN BEHERA. Conductus Ensemble. Bach ispiluaren aurrean. Informazio gehiago hemen.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.