Osteguna, urriak 29



18:00

Hitzaldia

Zerkausia, Tolosa

Pentsioak, oraina eta etorkizuna. Zein izango da gure pentsioen etorkizuna? Hizlaria: Txomin Lorca Alcala. Ekonomilaria eta Bizkaiako pentsiodunen taldeko kidea.

Hitzaldia Zerkausia

Pentsioak, oraina eta etorkizuna. Zein izango da gure pentsioen etorkizuna?

Hizlaria: Txomin Lorca Alcala. Ekonomilaria eta Bizkaiako pentsiodunen taldeko kidea.


18:30

Hitzaldia

Kultur etxea, Ibarra

Maialen Lujanbiok hitzaldia eskainiko du Ibarran: Hemendik joaten da mundura? Hizkuntzaz eta sorkuntzaz, Galtzaundi euskara taldeak antolatuta.

Hitzaldia Kultur etxea

Maialen Lujanbiok hitzaldia eskainiko du Ibarran: Hemendik joaten da mundura? Hizkuntzaz eta sorkuntzaz, Galtzaundi euskara taldeak antolatuta.


20:00

Villabona.dok

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Bi urte, lau hilabete eta egun bat. Lander Garrok zuzenduta, 80 minutu. Sarreraren prezioa 3 euro. Derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten sei lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean sei lagunek: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak.

Villabona.dok Gurea antzokia

Bi urte, lau hilabete eta egun bat.

Lander Garrok zuzenduta, 80 minutu. Sarreraren prezioa 3 euro.

Derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten sei lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean sei lagunek: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak.



10:00
19:00

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa

Topic, Tolosa

Ordutegia.  Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa Topic

Ordutegia. 

Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Astelehenetan itxita.

Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.



17:30
20:30

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia

Aranburu jauregia, Tolosa

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia.  Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga.  Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia Aranburu jauregia

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. 

Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. 

Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.



Le(s) Dormeurs(s)

Gko Gallery, Tolosa

Igor Rezola Iztueta.  Inaugurazioa urriaren 3an, 19:00etan.

Le(s) Dormeurs(s) Gko Gallery

Igor Rezola Iztueta. 

Inaugurazioa urriaren 3an, 19:00etan.



Erakusketa. Miren Fagoaga

3 taberna, Tolosa

Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.

Erakusketa. Miren Fagoaga 3 taberna

Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak.

36 marrazkiz osatutako erakusketa.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Ibarra

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.

Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da.

Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek.

Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.