Asteazkena, urriak 28



15:00

Ikastaroa

Fraisoro eskola, Zizurkil

Produktu fitosanitarioen oinarrizko txartela berritzea. Fraisoro eskolak antolatuta. Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus  edo 943 69 21 66.

Ikastaroa Fraisoro eskola

Produktu fitosanitarioen oinarrizko txartela berritzea.

Fraisoro eskolak antolatuta. Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus  edo 943 69 21 66.


16:00

Ikastaroa

Zizurkil

Udazkeneko eta neguko basalandare jangarriak. Online. Fraisoro eskolak antolatuta. Izen-ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus  edo 943 69 21 66. 40 euro. Lau saio: urriak 20, 21, 26 eta 28. Irakaslea: Clara Gutierrez.

Ikastaroa

Udazkeneko eta neguko basalandare jangarriak.

Online. Fraisoro eskolak antolatuta. Izen-ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus  edo 943 69 21 66. 40 euro.

Lau saio: urriak 20, 21, 26 eta 28.

Irakaslea: Clara Gutierrez.


18:00

Odol ematea

Kultur etxea, Albiztur

18 urtetik 65 urte bitartekoak animatu nahi dituzte Albizturren odola ematera. Hitzordua hartzeko: 943 65 44 26.

Odol ematea Kultur etxea

18 urtetik 65 urte bitartekoak animatu nahi dituzte Albizturren odola ematera.

Hitzordua hartzeko: 943 65 44 26.


18:30

Jabetze Eskola. Musika

Kultur etxea, Tolosa

Emakumeei eta musikari buruzko elkarrizketak eta aldarrikapenak saioa. Hizlariak: Elene Arandia, La Basu, Natalia Garmendia, Miren Narbaiza, Olatz Salvador eta Ane Urbizu. Dinamizatzailea: Miren Aranguren.

Jabetze Eskola. Musika Kultur etxea

Emakumeei eta musikari buruzko elkarrizketak eta aldarrikapenak saioa.

Hizlariak: Elene Arandia, La Basu, Natalia Garmendia, Miren Narbaiza, Olatz Salvador eta Ane Urbizu.

Dinamizatzailea: Miren Aranguren.


19:00

Zinegoak

Plazida Otaño liburutegiko areto balioanitza, Zizurkil

Zinegoak, Bilboko 17. Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko lan hoberenen sorta.

Zinegoak Plazida Otaño liburutegiko areto balioanitza

Zinegoak, Bilboko 17. Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko lan hoberenen sorta.


20:00

Bizikidetza saioa. Filma

Leidor antzokia, Tolosa

Zubiak filma. Jon Sistiagak eta Alfonso Cortes-Cavanillasek zuzendutako lana. Movistar + eta La Caña Brothers palatformek ETA el final del silencio izenburupean ekoiztutako zazpi dokumentalen lehena. ETAk 2000an erail zuen Juan Mari Jauregiren historia jasotzen da, nagusika Maixabel Lasa eta erailketan parte hartu zuen Ibon Etxezarretaren arteko elkarrizketaren bitartez.

Bizikidetza saioa. Filma Leidor antzokia

Zubiak filma.

Jon Sistiagak eta Alfonso Cortes-Cavanillasek zuzendutako lana. Movistar + eta La Caña Brothers palatformek ETA el final del silencio izenburupean ekoiztutako zazpi dokumentalen lehena. ETAk 2000an erail zuen Juan Mari Jauregiren historia jasotzen da, nagusika Maixabel Lasa eta erailketan parte hartu zuen Ibon Etxezarretaren arteko elkarrizketaren bitartez.



10:00
19:00

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa

Topic, Tolosa

Ordutegia.  Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa Topic

Ordutegia. 

Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Astelehenetan itxita.

Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.



17:30
20:30

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia

Aranburu jauregia, Tolosa

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia.  Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga.  Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia Aranburu jauregia

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. 

Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. 

Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.



Le(s) Dormeurs(s)

Gko Gallery, Tolosa

Igor Rezola Iztueta.  Inaugurazioa urriaren 3an, 19:00etan.

Le(s) Dormeurs(s) Gko Gallery

Igor Rezola Iztueta. 

Inaugurazioa urriaren 3an, 19:00etan.



Erakusketa. Miren Fagoaga

3 taberna, Tolosa

Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.

Erakusketa. Miren Fagoaga 3 taberna

Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak.

36 marrazkiz osatutako erakusketa.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Ibarra

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.

Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da.

Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek.

Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.