ATZERATUTA. Informazio gehiago hemen. Maitena Monroy Romerok eskainita. Urriak 23 (16:00-20:00) eta urriak 24 (10:00-14:00). Gaztelaniaz. 5 euro. Ikastaro honetan erasoak identifikatzen ikasiko da, jatorria aztertzen, indarkeria alderdi guztietatik eraikitzen eta ondorioak zein diren. Indarkeriaren inguruko mitoak eta errealitateak ere analizatuko dira, eta bere ondorio indibidualak nahiz kolektiboak baloratu. Espazio bat sortuko da gure eskubideen, gure erantzukizunaren eta gure gaitasunen inguruan kontzientziatzeko, eta bide horretatik emakumeei gizonekiko baldintza berdinetan bizitzea eragozten dien indarkeriarekin amaitzeko. Mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzako eraso egoerei erantzuteko.
Galdutako usadioak ahaztu ez daitezen, konta dezagun ondarea bisita gidatua egingo dute.
Galdutako usadioak ahaztu ez daitezen, konta dezagun ondarea. Alkizan, garai batean, baserrien errentaren osagarri garrantzitsua zen egur-ikatza. Hura salduaz etxean ekoizten ez ziren gauzak erosteko dirua lortzen zen. Bestalde, karea egiteko ere nahitaezkoa zen. Hala, ia baserri guztiek zuten euren karobia. Alabaina, usadio horiek aspaldian alboratu ziren. Langintza horiek ezagutzeko, bisita gidatua egingo dute Alkizan. Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 466.
Egun baterako gida. Topic-eko ume eta gazte lagunek museoa erakutsiko dute. Doan. Aldez aurretik izena eman behahr da. Euskaraz eta gaztelaniaz.
Liburutegien Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontaketa Kontalari 2ren eskutik.
ATZERATUTA. Informazio gehiago hemen. Lo que dejamos atras cuando migramos hitzaldia eskainiko du Norma Vazquezek, gazteleraz. Doakoa bada ere, aurrez eman behar da izena (emakume etorkinek izango dute lehentasuna).
Urpekakariak. Bertso antzerkia. Haurrentzat (6-11 urte). Euskaraz. Ikuskizunerako ez da sarrerarik ez gonbidapenik behar. Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten bi lagun dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean. Irakurri elkarrizketa hemen.
ATZERATUTA. Informazio gehiago hemen. COVID-19 eta osasuna hitzaldia, kultur etxean. Edukiera mugatua: 60 pertsona. Aurrez eman behar da izena gainditzent-g@hotmail.com helbidera mezua bidaliz.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.