Marketing Digitala eta aginte panelakSortu zure lehen aginte panela marketing digitaleko datuekin (Google Analytics, Ads edo iragarkiak, Sare Sozialak, Email Marketing, YouTube, CRM...). Online. Enpresei zuzenduta. Ikastaro guztiak doakoak izango dira, baina izena ematea beharrezkoa da:lehiberri@tolosaldea.eus | 943 65 45 01 (Luz. 2)Lekuak mugatuak dira, eta saio presentzialetan segurtasun neurri guztiak bermatuko dira
Topic-eko lagunak diren ume eta gazteek museoa erakusteko bisita gidatua egingo dute.
ATZERATUTA. Informazio gehiago hemen. Maitena Monroy Romerok eskainita. Urriak 23 (16:00-20:00) eta urriak 24 (10:00-14:00). Gaztelaniaz. 5 euro. Ikastaro honetan erasoak identifikatzen ikasiko da, jatorria aztertzen, indarkeria alderdi guztietatik eraikitzen eta ondorioak zein diren. Indarkeriaren inguruko mitoak eta errealitateak ere analizatuko dira, eta bere ondorio indibidualak nahiz kolektiboak baloratu. Espazio bat sortuko da gure eskubideen, gure erantzukizunaren eta gure gaitasunen inguruan kontzientziatzeko, eta bide horretatik emakumeei gizonekiko baldintza berdinetan bizitzea eragozten dien indarkeriarekin amaitzeko. Mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzako eraso egoerei erantzuteko.
Plaza Irrintzika Haur Berbena. Ikuskizun saltsero eta parte hartzaile honekin gorputzak girotzen saiatuko dira euskara ardatz hartuta. Hitz jokoak, bertsoak, dantzak eta kantuak izango dira. Izen ematea: 688 71 16 75 (urriaren 19tik 22ra).
II. Pintxo tertulia. Beharretatik ideietara. Zein dira Plaza Etxeberri eraikinerako ditugun ideiak? Ze behar asetuko ditu?
Koplakariak Koplari emanaldi berria estreinatuko dute Xabier Amurizak eta Agus Brandiaranek. Musika Bulegoaren laguntzaz. Xabier Amurizak azken hamarkadetan zehar batu eta sortutako koplak ardatz hartuta, entzulegoari kopla zahar eta berrien azalpena eta herri musikan izan duten eragina erakustea izango da ekitaldi honen muina; Agus Barandiaran (Korrontzi) bidelagun hartuta, bere trikitiaren bidez, musika jarriko die kopla hauei eta partaide biak kantuan entzuteko ere aukera izango da.
ATZERATUTA. Informazio gehiago hemen. Kukai taldearen Gauekoak ikuskizuna.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.
Internet nire komertzio txikiaren eskuraTailer praktiko eta dinamikoa marketing plan bat komertzio txikien 2020ko errealitatera moldatzeko. Komertzioei zuzendurik. Ikastaro guztiak doakoak izango dira, baina izena ematea beharrezkoa da:lehiberri@tolosaldea.eus | 943 65 45 01 (Luz. 2)Lekuak mugatuak dira, eta saio presentzialetan segurtasun neurri guztiak bermatuko dira
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.