Bazkaria eta mus txapelketa 18-45 urte bitartekoentzat. 20 euroan bazkaria eta mus txapelketako sarrera. Lehenengo saria: bi laguntzat seina hilabeteko bazkidetza doan eta bi laguntzako bazkaria Tolosako Bidebiden. Bigarren saria: Bi laguntzat hiruna hilabeteko bazkidetza doan eta ardo botila pare bat.
Xaboia egiten ikasteko tailerra antolatu du Lizartzako Udalak. Izena udaletxean eman beharko da. Plaza mugatuak dira, beraz, izen-emate ordenaren arabera itxiko dute zerrenda. Tailerrak 15 euroko kostua izango du. 16 urtetik gorakoentzat izango da eta lehentasuna izango dute Lizartzan erroldatuta daudenek,
16 urtetik gorakoentzat zuzenduta. Urriak 17, 31 eta azaroak 7. Irakaslea: Iñaki Rezola.
Auzolana erreka garbitzera- Ur saneamendua eta bidegorriaren aldeko lantaldearen eskutik ur saneamenduaren beharra azpimarratzeko, erreka garbitzera joateko deialdia. Gazteez eta helduez gain, gurasoak eta haurrak ere gonbidatuta daude parte hartzera. Izen ematea: 687 425 970 (urriaren 12tik 15era). Katiuskak norberak eraman beharko ditu.
Berandu baino lehen botikina Amorotzen, leloarekin kotxe-martxa. 10:30. Amarozko frontoitik abiatu. 12:00. Udaletxe aurrean elkarretaratzea.
Antzinako dokumentuak deszifratzen. Gipuzkoako Artxibo Orokorrak paleografia edo idazketa zaharreko tailer bat antolatuko du, dokumentu zaharrak ezagutu eta interpretatzeko gakoak emateko.
Tolosaldeko herritar eta Asuncioneko langileek deituta, manifestazioa. Asuncion ospitaleko konfinamendua salatu eta osasun arreta publikoa aldarrikatzeko manifestazio deialdia, 12:30ean, Tolosako udaletxe aurrean.
Sarreren salmenta. CIT-en edo https://tickets.kutxabank.es Helduen sarrera: 12 euro.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.
Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da, Tolosako Trianguloa plazan. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.