Sergio Paniagua medikua - medizina biologiko psikosomatikoa. Koronabirusaren historia luzea.
Matraka talde feministak egin du deialdia. Anoetako plazan 19:00etan elkartuko dira "Erasoen aurrean, autodefentsa feminista" lelopean. Udalak ere bat egin du mobilizazioarekin. Informazio gehiago hemen.
Zuhaitz lepatuak: Itzalitako ogibide baten lekuko biziak. Mendeen joan-etorrian, gizakiak garaian garaiko egoerara moldatu eta diru-iturri berriak aurkitu behar izan ditu. Hainbat ogibide desagertu egin dira ondorioz. Alkizan, sasoi batean, familia guztietan bazen ikazkinen bat. ordea, txondorrak bezalaxe langintza hori aspaldi itzali zen. Zuhaitz lepatuak baina, ofizio horren lekuko biziak dira. Alvaro Aragon historialariak zuhaitz mugarratuen inguruan jakin beharreko guztiak kontatuko ditu. Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 446.
Esteban Elizondo. Organo kontzertua. Gonbidapenak: kultur etxean eta egunean bertan ere, sobera badaude.
Viaje al fin de la noche ikuskizuna. Bizikidetza saioa. Proyecto 43-2 antzerki taldeak Euskal Herriak pairaturiko indarkeriaren eta bizi duen bake prozesuaren harira sorturiko trilogiaren azken lana da. Lan hauen bitartez, antzerkia gatazka eraldatzeko tresna bezala erabiltzea eta antzerkia 'Bestearekin' topagune bilakatzea lortu nahi da.
Pilota partidak. Eskuz banakako txapelketa: Rezusta eta Etxeberriaren arteko sailkatua vs. Dario. Eskuz binakako partida: Altuna III - Bikuña vs. Irribarria - Galarza. Sarrerak salgai www.entradasfronton.com webgunean eta partidaren egunean, frontoian, 20:00etan.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Dolua, barnehutsaren kolorea irudietan. Tintaz eta ur kolorez egindako marrazkiak. 36 marrazkiz osatutako erakusketa.
Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da, Tolosako Trianguloa plazan. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.