Tolosaldea Sahararekin elkartearen ekimenez, Irurako plazan kanpalekuetara bidaltzeko materiala bilduko dute herriko plazan. Kasu honetan, eskolarako eta osasun arloko materiala jasoko dute.
Energia Argitu programaren barruan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu da urriaren 6an, 18:00etan, kultur etxeko areto nagusian. Izen ematea: argitu@gipuzkoa.eus edo 605 75 76 87 (urriaren 2a baino lehen).
Pertsona gorren elkarteak, Gainditzenek, solasaldi batera gonbidatu nahi ditu eskualdeko pertsona gorrak. COVID19ak eta maskaren erabilerak areagotu dituen komunikabide arazoez mintzatzeko. Iñaki Montero bertan izango da, azaltzen diren egoera horiek irudi bihurtzen. Ondoren, kartel horiek Tolosaldean zehar zintzilikatuko dira, kontzientziazio modura. Harremanetarako: gainditzent-g@hotmail.com
Irakurketa Kluba. Tertulia gazteleraz Monica Leivaren eskutik. Orgullo y Prejuicio liburua aztertuko dute.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Abono salmenta CITen edo https://tickets.kutxabank.es Helduen abonua: 50 euro.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
Manolo Arroyo. Santa Cruz. El cura guerrillero de Hernialde.