09:00. Diana Loatzo musika eskolako txistulariekin, herrian zehar. 20:00. Demode Quartet-en kontzertua, plazan.
Txerto emozionala. Nerea Mendizabal. Altzoan elkarteak antolatuta. Sarrera 10 euro (bazkideak 5 euro). gurealtzoan@gmail.com edo 695 73 19 82.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Ana Amigo margolari tolosarraren erakusketa iraila guztian zehar 3 Tabernan. 15 oleoek Tolosako begirada berezia eskainiko dute.
Iñaki Martiarena Mattin ilustratzailearen Belardo pertsonaia ezagunak 20 urte bete ditu, eta urtebetetzea ospatzeko, erakusketa antolatu dute Fagus Alkiza interpretazio zentroan. Herriko belar-metarik ezagunenaren abenturak ezagutzeko aukera izango da erakusketa honen bitarteaz. Gerturatu aurretik komeni da hitzordua zehaztea. Horretarako, deitu edo bidali mezua 688 604 466 zenbakira. Irailaren 30era arte egongo da zabalik erakusketa.
Seve Iglesiasen pintura erakusketa. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 11:30-14:00. Bertako artista oparo honen erakusketa berri bat, batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanak osatuta. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin, baina azken etapa honetan sortutako pintura abstrakto batzuez ere gozatu ahal izango da.
Kilometroak historian zehar erakusketa Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean