Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearen eskutik, odol ateratzeak. Ohiko emaileak ez direnek txanda hartu beharko dute: 943 007888.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Ana Amigo margolari tolosarraren erakusketa iraila guztian zehar 3 Tabernan. 15 oleoek Tolosako begirada berezia eskainiko dute.
Erakusketa Zaratetxean, Jose Luis Zumeta artista handiari egin nahi zaion omenaldian 30 artistek lan bat erakutsiko dute.
Iñaki Martiarena Mattin ilustratzailearen Belardo pertsonaia ezagunak 20 urte bete ditu, eta urtebetetzea ospatzeko, erakusketa antolatu dute Fagus Alkiza interpretazio zentroan. Herriko belar-metarik ezagunenaren abenturak ezagutzeko aukera izango da erakusketa honen bitarteaz. Gerturatu aurretik komeni da hitzordua zehaztea. Horretarako, deitu edo bidali mezua 688 604 466 zenbakira. Irailaren 30era arte egongo da zabalik erakusketa.
Mendiz mendi etxera! VI. Mendi Ibilaldirako izen-ematea. Egoeraren eraginez, izen-emateak egingo dira, eta bakoitza gustuko duen mendira joango da bere kabuz, presoekiko elkartasuna adieraziz. Izen-emateak: Kirolprobak-en, edo herrian irailaren 16 eta 17an, ostatu ondoan. Harremanetarako zenbakia: 638 889163.