Don Inorrez taldearen kontzertua. Gonbidapenak hemen eskuratu beharko dira. Sarrera norberak eraman behar du, paperean ala mugikorrean. Bertan ez da ezer salduko, dena on-line egin beharko da. 2 sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.
20:30. Haurrentzat saioa. Turuleka oiloa. 22:30. Helduentzat saioa. Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa. Dohainik. Gonbidapenak kultur etxean jasoko dira, agortu arte. Pertsonako gehienez 4 gonbidapen.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean. Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Gaztaren bidea. Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturaletan barrena. Astelehenetan hasi eta larunbatetan bukatuko da. Abuztuak 31-irailak 5 (6 egun) (14-18 urte bitartekoak). Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/gr-283-gaztaren-ibilbidea-osoa-3741751 PREZIOA: Gazteak: 285 euro (Bazkideek 257 euro)Helduak: 305 euro (Bazkideek 275 euro)
Zarateko pagadian bere obra eraikiko duten hamar artistentzako egonaldia. Urria bitartean ikusgai egongo da.
Ana Amigo margolari tolosarraren erakusketa iraila guztian zehar 3 Tabernan. 15 oleoek Tolosako begirada berezia eskainiko dute.