Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria 4.0 Deep Dive-ak aurkeztu nahi dizkio euskal manufaktura-industriari. Hauek ekoizpen-teknologia digital eta jasangarrietan murgiltzeko jardunaldiak izango dira. Deep Dive-ak, nodoen teknologietan eta euren aktiboek dituzten gaitasunetan murgiltzeko oso maila teknikoko jardunaldiak dira, nodo bakoitzeko kideen langile seniorrek zuzendutakoak. Jardunaldi hauetan 4.0 teknologiek enpresetan nola lagun dezaketen bertatik bertara ikusi ahal izango da. Horrela, prozesuak eta produktuak nola hobetzen dituzten ezagutuko dute adituak aktiboekin zuzenean lan egiten ikusteko aukera emanez. Haien beharrak nodoetako adituekin partekatzeko aukera ere izango dute, baita aktibo horiek beren prosezu produktiboetan erabili dituzten beste enpresa batzuen erabilera errealen lekuko izateko. Aurkezpen saio honetan arlo bakoitzean jorratuko diren jardunaldien inguruko xehetasunak emango dira. Online bidez jorratuko dira. Jardunaldian parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea: https://agenda.spri.eus/4-0-industria/deep-dive-industria-4-0-jardunaldien-aurkezpena-bdih-online-saioa/
Festa batzordearen bilera. Joateko asmoa dutenek baieztatu egin beharko dute irailaren 2ko, 16:00ak aurretik: kulturetxea@ibarra.eus -era idatzita edo 943 67 03 99 telefono zenbakira. Aurtengo San Bartolome jaiak bertan behera gelditu ostean; jai batzordeak udazkenetik aurrera sor zitezkeen aukeren inguruan hausnarketa egiteko deialdia aurreikusi zuen. Gauzak honela, aste honetan egingo den jai batzordean parte hartzeko deialdia luzatu dute.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean. Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Gaztaren bidea. Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturaletan barrena. Astelehenetan hasi eta larunbatetan bukatuko da. Abuztuak 31-irailak 5 (6 egun) (14-18 urte bitartekoak). Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/gr-283-gaztaren-ibilbidea-osoa-3741751 PREZIOA: Gazteak: 285 euro (Bazkideek 257 euro)Helduak: 305 euro (Bazkideek 275 euro)
Zarateko pagadian bere obra eraikiko duten hamar artistentzako egonaldia. Urria bitartean ikusgai egongo da.
Ana Amigo margolari tolosarraren erakusketa iraila guztian zehar 3 Tabernan. 15 oleoek Tolosako begirada berezia eskainiko dute.