Amezketa herriaren bisita gidatuak. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du www.amezketa.eus webgunean. Igandero izango dira abuztuaren 30a bitarte. Igandero bi saio eskainiko dituzte, 12:00etan eta 16:00etan, elizaren alboko aparkalekutik hasita. Agurtzane Garmendia herritarrak izango du iganderoko bisita gidatuak egiteko ardura.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Nomada Studio, Erretratu Nomada. Nomada Studioko Eli eta Carlos argazkilariek bisita egingo diote Altzori autokarabanan, herritar bakoitzari erretratu bana egiteko intentzioarekin. Parte hartzaile bakoitzari erretratu profesional bat oparituko zaio.
Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean. Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Herniori itzulia eginez inguruko herrietatik pasatzen den zeharkaldia (Bi urtez behin egiten den mendi martxako bidea).Abuztuak 28-30 (3 egun) (Helduak).Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/erniopeko-mendi-ibilaldia-6826642 PREZIOA:-Gazteak: 140 euro (Bazkideek 126 euro)-Helduak: 155 euro (Bazkideek 140 euro)