Helduentzako kale antzerkia. Tonbola ikuskizuna. Erreboteko plazan, baina eguraldi txarra eginez gero Bearzana frontoian.
Haurrentzat kale antzerkia eskainiko da. Kontu kantari 2, mendian ibiltari ikuskizuna.
AMAK taldearen kontzertua. Arroako plazan, baina eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan.
Iker Lauroba & Beste Urtaroak. Ikusleak lurrean eserita kokatuko dira.
Zinea aire librean. Gladiator. Bang Bang formatuan eskainiko da eta hainbat sorpresa egongo dira. Ikusleek filmaz beste modu batera gozatzeko aukera izango dute.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Hamabost eguneko edo hilabeteko aukera egongo da. Hamabost egun (25 euro) eta hilabetea (40 euro). Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan. Informazio gehiago: atletismo.tolosacf@gmail.com edo 681010899.
Piragua eta paddle alokairua izango da martxan Zumardiako piraguagunean uztailaren 6tik abuztuaren 1era. Horretarako piraguagune bertara azaldu beharko da materiala alokatzeko. Bertan piragua begirale bat egongo da argibideak eta aholkuak emateko. Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00 artean eta larunbatetan 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean. Bazkideentzat dohainik. Pertsonako eta orduko 5 euro eta biko piragua 8 euro.
Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean. Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Gaztaren bidea. Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturaletan barrena. Astelehenetan hasi eta larunbatetan bukatuko da. Uztailak 20-25 (6 egun) (Helduak). Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/gr-283-gaztaren-ibilbidea-osoa-3741751 PREZIOA: Gazteak: 285 euro (Bazkideek 257 euro)Helduak: 305 euro (Bazkideek 275 euro)