Tolosaldea Sahararekin elkartearen elkartasun karabana. Saharara bidaltzeko materiala bilduko dute Trianguloa plazan. Batez ere, ikas-materiala lortzen saiatuko dira eta baita osasun arloko materiala ere: maskarak, gel hidroalkoholikoak, eskularruak eta pardelak. Gainera, informazioa helarazteko erakusketa txiki bat jarriko dute.
Iñaki Martiarena Mattin komikigileak komikigintza lantegia eskainiko du. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. 7 urtetik aurrerako alkizarrei eskainita dago. Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 466.
Zinema kalean, haurrentzat. Ballerina pelikularen proiekzioa, euskaraz. Arroako plazan eskainiko da, baina, eguraldi txarra eginez gero, ikastolan.
'Agur Etxebeste!' filma, 21:00etan, Goiazko frontoian. Filma Bidania-goiaztarrentzat bakarrik izango da eta segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko dira. COVID-19a dela eta emanaldia bertan behera ustea erabaki dute. Informazio gehiago hemen.
Zine kalean Lizartzako Udalak antolatuta. Zipi&Zape eta kaniken kluba pelikula proiektatuko dute. Ikusle guztientzat, abenturazkoa.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Hamabost eguneko edo hilabeteko aukera egongo da. Hamabost egun (25 euro) eta hilabetea (40 euro). Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan. Informazio gehiago: atletismo.tolosacf@gmail.com edo 681010899.
Piragua eta paddle alokairua izango da martxan Zumardiako piraguagunean uztailaren 6tik abuztuaren 1era. Horretarako piraguagune bertara azaldu beharko da materiala alokatzeko. Bertan piragua begirale bat egongo da argibideak eta aholkuak emateko. Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00 artean eta larunbatetan 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean. Bazkideentzat dohainik. Pertsonako eta orduko 5 euro eta biko piragua 8 euro.
Uzturre azpiko Miserikordia zaharreko lursailean ariko dira aurten gazteak Auzolandegietan, Tolosako Udalak bultzatuta.
Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean. Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Gaztaren bidea. Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturaletan barrena. Astelehenetan hasi eta larunbatetan bukatuko da. Uztailak 20-25 (6 egun) (Helduak). Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/gr-283-gaztaren-ibilbidea-osoa-3741751 PREZIOA: Gazteak: 285 euro (Bazkideek 257 euro)Helduak: 305 euro (Bazkideek 275 euro)
Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak. Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. 80 euro (72 euro bazkideentzat). Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).