Asteazkena, uztailak 22



17:00

Elkartasun karabana

San Bartolome plaza, Ibarra

Tolosaldea Sahararekin elkartearen elkartasun karabana. Saharara bidaltzeko materiala bilduko dute San Bartolome plazan. Batez ere, ikas-materiala lortzen saiatuko dira eta baita osasun arloko materiala ere: maskarak, gel hidroalkoholikoak, eskularruak eta pardelak. Gainera, informazioa helarazteko erakusketa txiki bat jarriko dute.

Elkartasun karabana San Bartolome plaza

Tolosaldea Sahararekin elkartearen elkartasun karabana. Saharara bidaltzeko materiala bilduko dute San Bartolome plazan. Batez ere, ikas-materiala lortzen saiatuko dira eta baita osasun arloko materiala ere: maskarak, gel hidroalkoholikoak, eskularruak eta pardelak. Gainera, informazioa helarazteko erakusketa txiki bat jarriko dute.


19:00

Bilera

Udaletxeko pleno aretoa, Amasa-Villabona

Elkartasun sarearen bigarren batzar irekia bere jarduna definitzeko. Informazio gehiago hemen.

Bilera Udaletxeko pleno aretoa

Elkartasun sarearen bigarren batzar irekia bere jarduna definitzeko.

Informazio gehiago hemen.


19:00

Batzar informatiboa

Udaletxea, Lizartza

Udal taldearen lehen urtearen inguruko batzar informatiboa.

Batzar informatiboa Udaletxea

Udal taldearen lehen urtearen inguruko batzar informatiboa.



10:00
19:00

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa

Topic, Tolosa

Ordutegia.  Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa Topic

Ordutegia. 

Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Astelehenetan itxita.

Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.



Ikastaroa. On line

Tolosaldea

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.

Ikastaroa. On line

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa.

Matrikula 80 euro.

Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.



10:30
12:00

TolosaCF Atletismo Eskolako kanpusa

Tolosa

Hamabost eguneko edo hilabeteko aukera egongo da. Hamabost egun (25 euro) eta hilabetea (40 euro). Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan.  Informazio gehiago: atletismo.tolosacf@gmail.com edo 681010899.

TolosaCF Atletismo Eskolako kanpusa

Hamabost eguneko edo hilabeteko aukera egongo da. Hamabost egun (25 euro) eta hilabetea (40 euro).

Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan. 

Informazio gehiago: atletismo.tolosacf@gmail.com edo 681010899.



16:00
19:00

Piragua eta paddle alokairua

Tolosa

Piragua eta paddle alokairua izango da martxan Zumardiako piraguagunean uztailaren 6tik abuztuaren 1era. Horretarako piraguagune bertara azaldu beharko da materiala alokatzeko. Bertan piragua begirale bat egongo da argibideak eta aholkuak emateko. Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00 artean eta larunbatetan 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean. Bazkideentzat dohainik. Pertsonako eta orduko 5 euro eta biko piragua 8 euro.

Piragua eta paddle alokairua

Piragua eta paddle alokairua izango da martxan Zumardiako piraguagunean uztailaren 6tik abuztuaren 1era. Horretarako piraguagune bertara azaldu beharko da materiala alokatzeko. Bertan piragua begirale bat egongo da argibideak eta aholkuak emateko.

Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00 artean eta larunbatetan 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean.

Bazkideentzat dohainik. Pertsonako eta orduko 5 euro eta biko piragua 8 euro.



09:30
13:30

Auzolandegiak

Tolosa

Uzturre azpiko Miserikordia zaharreko lursailean ariko dira aurten gazteak Auzolandegietan, Tolosako Udalak bultzatuta.

Auzolandegiak

Uzturre azpiko Miserikordia zaharreko lursailean ariko dira aurten gazteak Auzolandegietan, Tolosako Udalak bultzatuta.



Udako mendi zeharkaldiak. Gaztaren bidea (helduak)

Tolosaldea

Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean.  Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea.  Gaztaren bidea. Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturaletan barrena. Astelehenetan hasi eta larunbatetan bukatuko da. Uztailak 20-25 (6 egun) (Helduak). Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/gr-283-gaztaren-ibilbidea-osoa-3741751  PREZIOA: Gazteak: 285 euro (Bazkideek 257 euro)Helduak: 305 euro (Bazkideek 275 euro)  

Udako mendi zeharkaldiak. Gaztaren bidea (helduak)

Zumardia elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean. 

Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi dituzte, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. 

Gaztaren bidea. Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturaletan barrena. Astelehenetan hasi eta larunbatetan bukatuko da.

Uztailak 20-25 (6 egun) (Helduak).

Ibilbidea: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/gr-283-gaztaren-ibilbidea-osoa-3741751  
PREZIOA: 
Gazteak: 285 euro (Bazkideek 257 euro)
Helduak: 305 euro (Bazkideek 275 euro)  


09:00
12:00

Ingelesa eta natura irteerak

Tolosa

Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak. Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. 80 euro (72 euro bazkideentzat).  Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).

Ingelesa eta natura irteerak

Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak.

Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean.
 
5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin.
 
Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak.

80 euro (72 euro bazkideentzat). 

Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).