Adunan hemezortzi urtez egon den Asvinenea Arte Eszenikoen laborategia lekuz aldatu beharrean aurkitu da; larunbatean, 11:00-14:00 bitartean, bertan elkartuko dira agur festa egiteko.
Zipit Company-ren Jai el marinero txotxongilo ikuskizuna, haurrentzat. COVID-19a dela eta, ikuskizun hau atzeratzea erabaki du Tolosako Udalak, informazio gehiago hemen.
Don Inorrez taldearen kontzertua. COVID-19a dela eta, kontzertu hau atzeratzea erabaki du Tolosako Udalak. Informazio gehiago hemen.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Hamabost eguneko edo hilabeteko aukera egongo da. Hamabost egun (25 euro) eta hilabetea (40 euro). Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan. Informazio gehiago: atletismo.tolosacf@gmail.com edo 681010899.
Piragua eta paddle alokairua izango da martxan Zumardiako piraguagunean uztailaren 6tik abuztuaren 1era. Horretarako piraguagune bertara azaldu beharko da materiala alokatzeko. Bertan piragua begirale bat egongo da argibideak eta aholkuak emateko. Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00 artean eta larunbatetan 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean. Bazkideentzat dohainik. Pertsonako eta orduko 5 euro eta biko piragua 8 euro.
Uzturre azpiko Miserikordia zaharreko lursailean ariko dira aurten gazteak Auzolandegietan, Tolosako Udalak bultzatuta.