Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Hamabost eguneko edo hilabeteko aukera egongo da. Hamabost egun (25 euro) eta hilabetea (40 euro). Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan. Informazio gehiago: atletismo.tolosacf@gmail.com edo 681010899.
Piragua eta paddle alokairua izango da martxan Zumardiako piraguagunean uztailaren 6tik abuztuaren 1era. Horretarako piraguagune bertara azaldu beharko da materiala alokatzeko. Bertan piragua begirale bat egongo da argibideak eta aholkuak emateko. Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00 artean eta larunbatetan 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean. Bazkideentzat dohainik. Pertsonako eta orduko 5 euro eta biko piragua 8 euro.
Zumardia elkarteak antolatuta. 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak. Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. 80 euro (72 euro bazkideentzat). Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).
Uzturre azpiko Miserikordia zaharreko lursailean ariko dira aurten gazteak Auzolandegietan, Tolosako Udalak bultzatuta.
Zumardia elkarteak antolatuta. 2009, 2010 eta 2011ean jaiotakoak). Uztailean, astebeteko ikastaro trinkoak, astelehenetik ostiralera, egunero ordu eta erdi eginez. PREZIOA: 50 euro (45 euro bazkideentzat). Talde bakoitzeko kopuru minimoa 4 pertsona, gehienez 5 lagun.
Zumardia elkarteak antolatuta. (2006, 2007 eta 2008an jaiotakoak). Uztailean, astebeteko ikastaro trinkoak, astelehenetik ostiralera, egunero ordu eta erdi eginez. PREZIOA: 50 euro (45 euro bazkideentzat). Talde bakoitzeko kopuru minimoa 4 pertsona, gehienez 5 lagun.