12 urtetik gorakoentzat zinema kalean. Ha nacido una estrella pelikularen proiekzioa, Erreboteko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Amarotzeko basoa berreskuratzen aritu ahalko dira gazteak aurten, Tolosako Udalak bultzatutako Auzolandegietan.
Hamabost eguneko edo hilabeteko aukera egongo da. Hamabost egun (25 euro) eta hilabetea (40 euro). Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan. Informazio gehiago: atletismo.tolosacf@gmail.com edo 681010899.
Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak. Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. 80 euro (72 euro bazkideentzat). Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).
Piragua eta paddle alokairua izango da martxan Zumardiako piraguagunean uztailaren 6tik abuztuaren 1era. Horretarako piraguagune bertara azaldu beharko da materiala alokatzeko. Bertan piragua begirale bat egongo da argibideak eta aholkuak emateko. Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00 artean eta larunbatetan 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean. Bazkideentzat dohainik. Pertsonako eta orduko 5 euro eta biko piragua 8 euro.
1. eguna. Oinarriak: Postura, zentralitatea, pixu aldaketak, oreka, frenatzeak 2. eguna. Zirkuitoan: Kanbioak, erritmoak, antizipazioak eta estrategiak. Oreka. 3. eguna. Oinarrien hobekuntza: Postura aktiboa, oreka, frenatzeak, derrapeak, gurpilak altxatzea. 4. eguna. Kondukzioa aktiboa: Beasaingo Pumptrackera irteera. Gozamena! 5. eguna. Mendi irteera: Zazpi bideak edo antzekoren bat. Ikasle kopurua: Gutxienez 4 eta gehienez 10. Prezioa: 75 euro (bazkideek 68). Irakaslea: Beñat Azurmendi.
Oargi Mendi elkarteak irteera antolatu du frantziar Pirinioetara asteburu honetarako. Uztailaren 10ean, ostirala, Tolosatik irten eta Arrens Marsou herritik Tech-eko lakutik gora dagoen aparkalekuan egingo dute lo furgonetetan edo bibaka eginez. Larunbatean, Batcrabere lakura igoko dira kanpin dendekin bertan lo egiteko; lotarako gauzak utzi ondoren Col de la Lie-ra igoko dira eta bertatik Pic de la Lie-ra. Igandean, berriro ere Col de la Lie-ra igo behar dute; lepotik beste aldera joanda Pic d'Artoustera igoko dira; tontorra egin ondoren kanpin dendak-eta bildu eta furgonetetan etxera bueltatuko dira. Izena emateko azken eguna bihar da, oargi@gmail.com idatziz edo 625 700 140 zenbakira deituz.