Aldedi Popularraren hauteskude kanpainako ekitaldiaSan Frantzisko kalean, erretirodunen etxearen aurrean. Bertan izango dira Ana Beltran eta Muriel Larrea.
Pertsona bakoitzak, bere ekintzen bitartez, Tolosa nola suspertu, eraldatu, sustatu eta hobetu dezakeen hausnartzea da saioen helburua. Uztailaren 7an ongizatea izango da landuko den gaia ikuspegi zabal batetik, pertsonak eta beren behar guztiak kontuan izanda. Saio presentzialak izango dira, eta beharrezko segurtasun eta prebentzio neurriak hartuta egingo dira. Parte hartu nahi dutenek galdetegi bat bete beharko dute (galdetegia). Saioei buruzko informazio gehiago nahi duenak Gobernantza sailarekin jarri daiteke harremanetan 010 telefonora deituta, gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita edo WhathsApp zerbitzu berria erabilita, 688 768 458 zenbakian.
Orain inoiz baino gehiago, guztion artean Tolosatzen lelopean partaidetza prozesua. #SuspertuTolosa kanpainaren barruan. Prozesuak Tolosatzen Eskola Irekiaren barruan lantzen diren eremuak barnebilduko ditu: gaikuntza, gizarte eta komunitatearen indartzea eta udalerriaren ezagutza. Tailerra, online. Elkarrekin sortzeko saioen helburua izango da pertsona bakoitzak, bere ekintzen bitartez, Tolosa nola suspertu, eraldatu, sustatu, hobetu dezakeen hausnartzea. Informazio gehiagorako: 010 telefonora deituta, gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita edota whatsapp zerbitzu berria erabilita ere bai, 688 768 458 zenbakian.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Amarotzeko basoa berreskuratzen aritu ahalko dira gazteak aurten, Tolosako Udalak bultzatutako Auzolandegietan.
Hamabost eguneko edo hilabeteko aukera egongo da. Hamabost egun (25 euro) eta hilabetea (40 euro). Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan. Informazio gehiago: atletismo.tolosacf@gmail.com edo 681010899.
Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak. Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. 80 euro (72 euro bazkideentzat). Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).
Piragua eta paddle alokairua izango da martxan Zumardiako piraguagunean uztailaren 6tik abuztuaren 1era. Horretarako piraguagune bertara azaldu beharko da materiala alokatzeko. Bertan piragua begirale bat egongo da argibideak eta aholkuak emateko. Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00 artean eta larunbatetan 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitartean. Bazkideentzat dohainik. Pertsonako eta orduko 5 euro eta biko piragua 8 euro.
1. eguna. Oinarriak: Postura, zentralitatea, pixu aldaketak, oreka, frenatzeak 2. eguna. Zirkuitoan: Kanbioak, erritmoak, antizipazioak eta estrategiak. Oreka. 3. eguna. Oinarrien hobekuntza: Postura aktiboa, oreka, frenatzeak, derrapeak, gurpilak altxatzea. 4. eguna. Kondukzioa aktiboa: Beasaingo Pumptrackera irteera. Gozamena! 5. eguna. Mendi irteera: Zazpi bideak edo antzekoren bat. Ikasle kopurua: Gutxienez 4 eta gehienez 10. Prezioa: 75 euro (bazkideek 68). Irakaslea: Beñat Azurmendi.