Ostegunero Zizurkilgo Azoka izango da 09:30etik aurrera, eta bertako baserritarren produktuez gain, bakailaozale bat izango da plazan bere produktuekin.
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak antolatuta bisita gidatu tematikoa eskainiko da, zuhaitz lepatuak ikusteko. Hernioren gailurren azpian, bada pago motzen sail erraldoi bat. Alkizako basoetako egurrarekin egindako barkuek urruneko itsasoak zeharkatu zituzten. gainera, bertan sortutako ikatzarekin berotzen zituzten bai alkizarren sukaldeak eta baita industrietako labeak ere. Balentin Mugartza, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria, gidari dutelarik arbasoengandik jasotako altxorrak hobeto ezagutzeko aukera izango da. Ibilbidea haurrekin egiteko modukoa izango da, bi orduko iraupena izatea aurreikusten da. Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 466.
Basalandareak, gure lagunak. Balkoi, lorategi eta baratzetan landatutako basalandareak. Ezagutu basalandareek elikatzeko, sendatzeko eta indartzeko duten gaitasuna. On line ikastaroa, sei saio, zuzenean eta grabatuta. WhatsApp bidezko tutoretza. Ekainak 15, 16, 18, 22, 23 eta 25. 17:00-18:30 artean. Matrikula: 40 euro. Irakaslea: Clara Gutierrez. Antolatzailea: Fraisoro eskola. Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 692166.
Orain ardura. AHTaren dirua gastu sozialentzat lemapean kontzentrazioa Santiago egoitzaren aurrean.
Egungo egoera hobetu eta gaikako bilketa areagotzeko helburuarekin Amezketako hiri hondakinen bilketa sisteman aldaketa batzuk ekgingo dira. Udalak aldaketa horien berri emateko, bi informazio bilera ireki egingo ditu, kultur etxean, 19:00etan. - Ekainaren 23an, Ugarteko Joxean Tolosa kalea, Ola auzoa eta herriguneko (Bartolome Deuna kalea 45 arte) bizilagunei zuzendua izango da. - Ekainaren 25ean, berriz, Ergone auzoa eta herriko baserrietako bizilagunentzako izango da.
COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriak aztertu ondoren, hausnarketa orokorra: Bideragarria al da festak egitea? Zein motatako festak nahi ditugu? Zeintzuk dira ardurak? Merezi al du festak egitea?
Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute. Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.
Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.
Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Erraldoien bildumazalea. Lanegunetan, 15:30-19:00. Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak (San Juan eguna dela eta 24an ez da egingo eta lau egun izango dira). (64 euro, 58 bazkideentzat) Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).
LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko egunarekin bat eginik uztailaren 5era bitartean Zerkausia argiztatu egingo da kolektiboaren aldeko ortzadarraren koloreekin.