Asteartea, ekainak 23



San Joan bezpera

Plaza inguruan, Altzo

Iluntzean, plaza inguruan, San Joan bezpera sua egingo da, herriko Artea Dantza taldeak dantza pare bat egingo ditu eta Ane Labaka eta Unai Mendizabal bertsolariak izango dira. 

San Joan bezpera Plaza inguruan

Iluntzean, plaza inguruan, San Joan bezpera sua egingo da, herriko Artea Dantza taldeak dantza pare bat egingo ditu eta Ane Labaka eta Unai Mendizabal bertsolariak izango dira. 


19:00

Informazio bilera irekiak

Kultur etxea, Amezketa

Egungo egoera hobetu eta gaikako bilketa areagotzeko helburuarekin Amezketako hiri hondakinen bilketa sisteman aldaketa batzuk ekgingo dira. Udalak aldaketa horien berri emateko, bi informazio bilera ireki egingo ditu, kultur etxean, 19:00etan. - Ekainaren 23an, Ugarteko Joxean Tolosa kalea, Ola auzoa eta herriguneko (Bartolome Deuna kalea 45 arte) bizilagunei zuzendua izango da. - Ekainaren 25ean, berriz, Ergone auzoa eta herriko baserrietako bizilagunentzako izango da.

Informazio bilera irekiak Kultur etxea

Egungo egoera hobetu eta gaikako bilketa areagotzeko helburuarekin Amezketako hiri hondakinen bilketa sisteman aldaketa batzuk ekgingo dira.

Udalak aldaketa horien berri emateko, bi informazio bilera ireki egingo ditu, kultur etxean, 19:00etan.

- Ekainaren 23an, Ugarteko Joxean Tolosa kalea, Ola auzoa eta herriguneko (Bartolome Deuna kalea 45 arte) bizilagunei zuzendua izango da.

- Ekainaren 25ean, berriz, Ergone auzoa eta herriko baserrietako bizilagunentzako izango da.


19:00

San Joan sua

Berastegi

19:00etatik 20:30etara piztuko da sua. Osasun eta segurtasun neurri guztiak hartuko dira. Sarreretan eskuak garbitzeko gelak eta maskarak egongo dira eta segurtasun distantzia mantendu ezin denetan, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Adingabekoak, heldu baten ardurapean joan beharko dira. Piztuko den sutara ezingo da inolako materialik bota. Salto egiteko aukera egongo da (bakoitzak behin) eta horretarako sarrera eta irteera guneak markatuta egongo dira.

San Joan sua

19:00etatik 20:30etara piztuko da sua. Osasun eta segurtasun neurri guztiak hartuko dira.

Sarreretan eskuak garbitzeko gelak eta maskarak egongo dira eta segurtasun distantzia mantendu ezin denetan, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Adingabekoak, heldu baten ardurapean joan beharko dira. Piztuko den sutara ezingo da inolako materialik bota. Salto egiteko aukera egongo da (bakoitzak behin) eta horretarako sarrera eta irteera guneak markatuta egongo dira.


19:30

San Joan

Tolosa

19:30. Andre Mari elizan bezperak egingo dira, edukiera mugatuarekin eta beharrezkoak diren neurriak hartuta. 22:00. San Joan sua piztuko da Andre Mari plazan, Udal Txistulari Bandak San Joan zortzikoa jo ondoren. Plaza itxita egongo da eta herritarrek streaming bidez ikusi ahal izango dute sua.

San Joan

19:30. Andre Mari elizan bezperak egingo dira, edukiera mugatuarekin eta beharrezkoak diren neurriak hartuta.

22:00. San Joan sua piztuko da Andre Mari plazan, Udal Txistulari Bandak San Joan zortzikoa jo ondoren. Plaza itxita egongo da eta herritarrek streaming bidez ikusi ahal izango dute sua.


20:00

Kontzertua

Zezen plaza, Tolosa

Puro Relajo taldearen kontzertua.

Kontzertua Zezen plaza

Puro Relajo taldearen kontzertua.


21:00

Bideoa, San Joan suaren ordez

Alegia

Azken urteetako San Joan suetako argazkiekin egindako bideo bat eskainiko da udal webgunean. Alegiako Argazkizaleen Taldeko kideek osatu dute eta sua pizten den unean emitituko da, 21:00etan. www.alegia.eus 

Bideoa, San Joan suaren ordez

Azken urteetako San Joan suetako argazkiekin egindako bideo bat eskainiko da udal webgunean. Alegiako Argazkizaleen Taldeko kideek osatu dute eta sua pizten den unean emitituko da, 21:00etan. www.alegia.eus 


21:30

San Joan bezpera

Amasa-Villabona

Aurten COVID-19a dela eta, ez dute surik piztuko, baina 21:30etik aurrera adar hotsa  entzutean balkoira atera eta kandelak piztera animatu nahi du udalak.  Gemma loredendan San Joan erramuak eskuratzeko eta etxe atariak edo balkoiak apaintzeko gonbita luzatu du.

San Joan bezpera

Aurten COVID-19a dela eta, ez dute surik piztuko, baina 21:30etik aurrera adar hotsa  entzutean balkoira atera eta kandelak piztera animatu nahi du udalak. 

Gemma loredendan San Joan erramuak eskuratzeko eta etxe atariak edo balkoiak apaintzeko gonbita luzatu du.



Erakusketa. 'Anoetako emakumeak herriari'. Online.

Anoeta

Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute.  Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.

Erakusketa. 'Anoetako emakumeak herriari'. Online.

Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute. 

Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.



Erakusketa. Iosu Lasa

3 taberna, Tolosa

Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.

Erakusketa. Iosu Lasa 3 taberna

Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.



Xomorro erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.

Xomorro erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.



10:00
19:00

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa

Topic, Tolosa

Ordutegia.  Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa Topic

Ordutegia. 

Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Astelehenetan itxita.

Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.


10:30
19:00

Erakusketa

Topic, Tolosa

Erraldoien bildumazalea. Lanegunetan, 15:30-19:00. Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Erakusketa Ambigu
Erraldoien bildumazalea.
Lanegunetan, 15:30-19:00.
Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.


Ikastaroa. On line

Tolosaldea

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.

Ikastaroa. On line

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa.

Matrikula 80 euro.

Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.



09:00
12:00

Ingelesa eta natura irteerak

Tolosa

Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak (San Juan eguna dela eta 24an ez da egingo eta lau egun izango dira). (64 euro, 58 bazkideentzat) Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).

Ingelesa eta natura irteerak

Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak (San Juan eguna dela eta 24an ez da egingo eta lau egun izango dira). (64 euro, 58 bazkideentzat)

Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean.
 
5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin.
 
Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak.

Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).


17:00
18:30

Ikastaroa. On line

Tolosaldea

Basalandareak, gure lagunak. Balkoi, lorategi eta baratzetan landatutako basalandareak. Ezagutu basalandareek elikatzeko, sendatzeko eta indartzeko duten gaitasuna. On line ikastaroa, sei saio, zuzenean eta grabatuta. WhatsApp bidezko tutoretza. Ekainak 15, 16, 18, 22, 23 eta 25. 17:00-18:30 artean. Matrikula: 40 euro. Irakaslea: Clara Gutierrez. Antolatzailea: Fraisoro eskola.  Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 692166.

Ikastaroa. On line

Basalandareak, gure lagunak.

Balkoi, lorategi eta baratzetan landatutako basalandareak.

Ezagutu basalandareek elikatzeko, sendatzeko eta indartzeko duten gaitasuna.

On line ikastaroa, sei saio, zuzenean eta grabatuta. WhatsApp bidezko tutoretza.

Ekainak 15, 16, 18, 22, 23 eta 25. 17:00-18:30 artean.

Matrikula: 40 euro.

Irakaslea: Clara Gutierrez.

Antolatzailea: Fraisoro eskola. 

Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 692166.



Zerkausia argiztatuta

Zerkausia, Tolosa

LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko egunarekin bat eginik uztailaren 5era bitartean Zerkausia argiztatu egingo da kolektiboaren aldeko ortzadarraren koloreekin.

Zerkausia argiztatuta Zerkausia

LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko egunarekin bat eginik uztailaren 5era bitartean Zerkausia argiztatu egingo da kolektiboaren aldeko ortzadarraren koloreekin.