Iluntzean, plaza inguruan, San Joan bezpera sua egingo da, herriko Artea Dantza taldeak dantza pare bat egingo ditu eta Ane Labaka eta Unai Mendizabal bertsolariak izango dira.
Egungo egoera hobetu eta gaikako bilketa areagotzeko helburuarekin Amezketako hiri hondakinen bilketa sisteman aldaketa batzuk ekgingo dira. Udalak aldaketa horien berri emateko, bi informazio bilera ireki egingo ditu, kultur etxean, 19:00etan. - Ekainaren 23an, Ugarteko Joxean Tolosa kalea, Ola auzoa eta herriguneko (Bartolome Deuna kalea 45 arte) bizilagunei zuzendua izango da. - Ekainaren 25ean, berriz, Ergone auzoa eta herriko baserrietako bizilagunentzako izango da.
19:00etatik 20:30etara piztuko da sua. Osasun eta segurtasun neurri guztiak hartuko dira. Sarreretan eskuak garbitzeko gelak eta maskarak egongo dira eta segurtasun distantzia mantendu ezin denetan, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da. Adingabekoak, heldu baten ardurapean joan beharko dira. Piztuko den sutara ezingo da inolako materialik bota. Salto egiteko aukera egongo da (bakoitzak behin) eta horretarako sarrera eta irteera guneak markatuta egongo dira.
19:30. Andre Mari elizan bezperak egingo dira, edukiera mugatuarekin eta beharrezkoak diren neurriak hartuta. 22:00. San Joan sua piztuko da Andre Mari plazan, Udal Txistulari Bandak San Joan zortzikoa jo ondoren. Plaza itxita egongo da eta herritarrek streaming bidez ikusi ahal izango dute sua.
Azken urteetako San Joan suetako argazkiekin egindako bideo bat eskainiko da udal webgunean. Alegiako Argazkizaleen Taldeko kideek osatu dute eta sua pizten den unean emitituko da, 21:00etan. www.alegia.eus
Aurten COVID-19a dela eta, ez dute surik piztuko, baina 21:30etik aurrera adar hotsa entzutean balkoira atera eta kandelak piztera animatu nahi du udalak. Gemma loredendan San Joan erramuak eskuratzeko eta etxe atariak edo balkoiak apaintzeko gonbita luzatu du.
Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute. Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.
Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.
Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Erraldoien bildumazalea. Lanegunetan, 15:30-19:00. Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak (San Juan eguna dela eta 24an ez da egingo eta lau egun izango dira). (64 euro, 58 bazkideentzat) Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).
Basalandareak, gure lagunak. Balkoi, lorategi eta baratzetan landatutako basalandareak. Ezagutu basalandareek elikatzeko, sendatzeko eta indartzeko duten gaitasuna. On line ikastaroa, sei saio, zuzenean eta grabatuta. WhatsApp bidezko tutoretza. Ekainak 15, 16, 18, 22, 23 eta 25. 17:00-18:30 artean. Matrikula: 40 euro. Irakaslea: Clara Gutierrez. Antolatzailea: Fraisoro eskola. Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 692166.
LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko egunarekin bat eginik uztailaren 5era bitartean Zerkausia argiztatu egingo da kolektiboaren aldeko ortzadarraren koloreekin.