Olaederra kiroldegiaren irekiera, segurtasun neurriak beteta.
Trinketeko gimnasioa erabilgarri izango da berriro ere, COVID-19ak eragindako etetearen ondoren. Astelehenetik igandera egongo da zabalik, 10:00-21:30 artean. Erabiltzaile bakoitzak egunean ordu batez erabil dezake eta ordu bakoitzean 10 pertsona egon daitezke gehienez. Hitzordua aldez aurretik eskatu beharko da: 688 874896.
Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitatearen Emakumeen Foroa. Pandemiaren inguruan tertulia egingo dute emakumeak non egon diren eta etorkizunean zer eraiki nahi dugun ardatz hartuta. Maskara eramatea beharrezkoa da.
XXI. Udako Solstizio kontzertua. Et Incarnatus orkestra. Sarrera mugatua, maskara ematea eta osasun gomendioak jarraitzea eskatuko da. Borondatezko dirulaguntza (10€) kontzertu sarreran kobratuko da. (16 urtez azpikoentzat doan). Tokia erreserbatzeko aukera: https://docs.google.com/forms/d/1_T8YjaTwh_hlUCUAZ5a6slJAmlsvhBo0-JLYgmI3Rkw/edit Ohikoa den bezala, amaieran izango da tripa berdintzeko zer jan eta edana bertaratzen direnentzat. Iristeko era: Tolosatik oinez: Urkizura doazen bideak, Soldadu Kale eta San Esteban auzotik dute irteera. Behin Urkizun gaudela, Erniora doan bidea jarraituaz ez da galerarik telekomunikazio antenaren oinarrira iritsi arte. Autoz: Donostiatik autobidetik zatozela: Tolosako hirugarren sarreratik sartu eta Azpeitira doan karretera hartu. Hau hasi bezain pronto, bada eskubira Urkizu jartzen duen bidegurutzea. Ermita eta tabernak osatzen duten kaskotxoraino jarraitu eta hau pasa. Kamio hau jarraituaz, bertatik eskuinera irteten den bigarren pista hartu, hormigoizkoa hau. Telekomunikazio antenaren oinarrira eramango gaitu. Nahiz eta goien aparkatzeko lekua egon, Urkizutik oinez joatea da gomendagarriena.
Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute. Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.
Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.
Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Erraldoien bildumazalea. Lanegunetan, 15:30-19:00. Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.
Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizkoa. Matrikula 80 euro. Izen ematea eta informazioa: fraisoro@fraisoroeskola.eus eta 943 692166.
Zumardia elkarteak antolatuta. 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak (San Juan eguna dela eta 24an ez da egingo eta lau egun izango dira). (64 euro, 58 bazkideentzat) Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).
Basalandareak, gure lagunak. Balkoi, lorategi eta baratzetan landatutako basalandareak. Ezagutu basalandareek elikatzeko, sendatzeko eta indartzeko duten gaitasuna. On line ikastaroa, sei saio, zuzenean eta grabatuta. WhatsApp bidezko tutoretza. Ekainak 15, 16, 18, 22, 23 eta 25. 17:00-18:30 artean. Matrikula: 40 euro. Irakaslea: Clara Gutierrez. Antolatzailea: Fraisoro eskola. Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 692166.