Astelehena, ekainak 15



08:00

Usabal eta Berazubi kiroldegien irekiera

Tolosa

Usabal eta Berazubi kiroldegiak berriro martxan izango dira. %60ko aforoarekin irekiko dute, aldez aurretik izena eman behar da: Erreserbak bi modutara egin daitezke: webguneko erreserba-plataformaren bitartez, www.usabalkiroldegia.com  helbidean, aurretik posta elektronikoa aktibatuta, edota telefonoz. Informazio gehiago hemen.

Usabal eta Berazubi kiroldegien irekiera

Usabal eta Berazubi kiroldegiak berriro martxan izango dira. %60ko aforoarekin irekiko dute, aldez aurretik izena eman behar da: Erreserbak bi modutara egin daitezke: webguneko erreserba-plataformaren bitartez, www.usabalkiroldegia.com  helbidean, aurretik posta elektronikoa aktibatuta, edota telefonoz.

Informazio gehiago hemen.


08:00

Kiroldegiaren irekiera

Belabieta, Ibarra

Belabieta kiroldegiaren irekiera, segurtasun neurriak hartuta.

Kiroldegiaren irekiera Belabieta

Belabieta kiroldegiaren irekiera, segurtasun neurriak hartuta.


17:00

Ikastaroa. On line

Tolosaldea

Basalandareak, gure lagunak. Balkoi, lorategi eta baratzetan landatutako basalandareak. Ezagutu basalandareek elikatzeko, sendatzeko eta indartzeko duten gaitasuna. On line ikastaroa, sei saio, zuzenean eta grabatuta. WhatsApp bidezko tutoretza. Ekainak 15, 16, 18, 22, 23 eta 25. 17:00-18:30 artean. Matrikula: 40 euro. Irakaslea: Clara Gutierrez. Antolatzailea: Fraisoro eskola.  Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 692166.

Ikastaroa. On line

Basalandareak, gure lagunak.

Balkoi, lorategi eta baratzetan landatutako basalandareak.

Ezagutu basalandareek elikatzeko, sendatzeko eta indartzeko duten gaitasuna.

On line ikastaroa, sei saio, zuzenean eta grabatuta. WhatsApp bidezko tutoretza.

Ekainak 15, 16, 18, 22, 23 eta 25. 17:00-18:30 artean.

Matrikula: 40 euro.

Irakaslea: Clara Gutierrez.

Antolatzailea: Fraisoro eskola. 

Informazioa eta izen ematea: fraisoro@fraisoroeskola.eus edo 943 692166.


18:00

Odol ematea

Kultur etxeko Topagunean (1. solairua), Tolosa

Hileroko odol-ateratzea. Osasun neurri guztiak hartuko dira.

Odol ematea Kultur etxeko Topagunean (1. solairua)

Hileroko odol-ateratzea.

Osasun neurri guztiak hartuko dira.



Erakusketa. 'Anoetako emakumeak herriari'. Online.

Anoeta

Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute.  Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.

Erakusketa. 'Anoetako emakumeak herriari'. Online.

Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute. 

Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.



Erakusketa. Iosu Lasa

3 taberna, Tolosa

Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.

Erakusketa. Iosu Lasa 3 taberna

Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.



Xomorro erakusketa

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.

Xomorro erakusketa Plazida Otaño liburutegia

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.



10:00
19:00

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa

Topic, Tolosa

Ordutegia.  Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa Topic

Ordutegia. 

Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Astelehenetan itxita.

Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.


10:30
19:00

Erakusketa

Topic, Tolosa

Erraldoien bildumazalea. Lanegunetan, 15:30-19:00. Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Erakusketa Ambigu
Erraldoien bildumazalea.
Lanegunetan, 15:30-19:00.
Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.


09:00
12:00

Ingelesa eta natura irteerak

Tolosaldea

Zumardia elkarteak antolatuta. 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak. Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean. 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin. Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak. 80 euro (72 euro bazkideentzat). Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).

Ingelesa eta natura irteerak

Zumardia elkarteak antolatuta. 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak.

Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean.
 
5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo dituzte etxe ondoan dauden altxorrak ezagutzeko. 09:00-12:00 bitartean, patxadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko dira normalean arretarik ematen ez zaien gauzak aztertuz. Jolas eta esperimentu errazekin.
 
Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen. 6-10 haur bitarteko taldeak.

80 euro (72 euro bazkideentzat).

Irakaslea: Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea).