Astearte goizetako ohiko azokan arropak, oinetakoak, zapatak, alfonbrak, maindireak, poltsak... saltzen dituzten postuen itzulera datorren asteartean izango da. Covid19aren osasun larrialdia hasi zenetik ezinezkoa izan da salmenta postu hauek ezartzea, eta jakina denez, Villabonako azokan baserriko produktuak eta elikagai ezberdinak saltzen dituzten postuak soilik mantendu ahal izan dira plazan. Orain, deseskalatze prozesuko II. fasean, bestelako salmenta postuak kalean ezartzea baimendu da eta beharrekoak diren segurtasun distantziak mantendu ahal izateko, postuak Malkar plazara lekualdatzea erabaki du udalak. Gehienez 9 postu ezarriko dira Malkar plazan eta postu bakoitzak 6 metroko zabalera izango du gehienez.
Elikagaien eta baserriko produktuen postuak Errebote plazan eta Berdura plazan mantenduko dira.
Astegunetan: 15:30-19:00. Asteburu eta jai egunetan: 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Bisitaz segurtasunez gozatu ahal izateko, arauzko distantzia mantendu behar da eta ez dira txotxongiloak edo bestelako ageriko elementuak ukitu. Gainera, maskara erabiltzea ezinbestekoa izango da. Debekatuta dago igogailua erabiltzea, guztiz beharrezkoak diren kasuetan izan ezik. Zalantzarik izanez gero, Topic-eko langileei kontsulta egin.Bisitak ordubete iraungo du eta museoko lantaldeko kide baten gida izango du. Erreserba egiteko, deitu 943 650414 telefono zenbakira edo idatzi cit@cittolosa.com helbidera.
Martxoaren 5ean inauguratu zuten Anoetako emakumeak herriari erakusketa, liburutegian. Covid-19 dela eta, astebetez bakarrik egon zen ikusgai, horregatik formatu digitalean zabaltzea erabaki dute. Erakusketaren bidez balioa eman nahi izan diote herriko emakumeek hainbat esparrutan herriari egiten dioten ekarpenari, haien jarduna bistaraziz. www.anoeta.eus helbidean ikusi daiteke.
Iosu Lasaren 30 marrazkiz osatutako erakusketa. Salgai daude irudiak.
Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan ikusgai dago erakusketa. Motxila ibiltarien misioan jasotako xomorro guztiekin egindako erakusketa.
Ordutegia. Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.
Erraldoien bildumazalea. Lanegunetan, 15:30-19:00. Asteburu eta jaiegunetan, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.