08:00. Diana, Tolosako udal musika bandarekin. 08:45. Udal txistulari bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du. 10:00. Txarangen irteera. 11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta. 11:00. Karroza eta konpartsen irteera. 15:45. Udal txistulari bandak Idiarena pieza joz egingo du ohiko ibilbidea. 16:00. Kalejira Alcoyano, Veleta-Aiz-Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazaraino. 16:30. Zezenak Zezen plazan, txarangak eta udal txistulari banda ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren. Kalejira. 19:00. Txosnagunean kontzertua: Laket. 19:00. Dantzaldia Berdura plazan Alcoyano, Veleta-Aiz-Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin. 22:30. Txosnagunean Bake faltsua eta DJ Jotatxo taldeen kontzertua. 23:30-01:30. Kalean eta Oriako txarangak kalez kale.
Udaletxe azpian elkartu, eta Ugartera joango dira Talai dantzariak. Gero, Zubillaga auzora joango dira eta, azkenik, Amezketako kaleak pasako dituzte.
08:00. Baserrietatik barrena hasiko dute ibilbidea. 11:00-11:30. Abaltzisketako herrigunera iritsiko dira. Udaletxean eta etxeetan dantzatu eta gero, baserrietako bideari ekingio diote.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.