Gure bizipoza, guztiona dokumentalaren eta dokuwebaren aurkezpen ekitaldia Bizipoza zer den azaltzen duen emanaldia. Anabel Arraizak aurkeztuta, Asteasu dantzarien eta Amaia Agirre bertsolariaren eta Aitor Atxega musikariaren parte hartzearekin.
19:00. Presoen alde elkarretaratzea plazan. 19:30. Pintxo potea herrian zehar.
Bizia. Historia handia Juan Luis Arsuaga eboluzioaz, zientziaz, metafisikaz hitz egingo du ordubete eskas iraungo duen hitzaldian.
Azken Ostirala. Orain Presoak. Atera bidera. Azken Ostirala. Orain Presoak. Atera bidera. Elkarretaratzea plazan. Abenduan hasi zuen bere ibilbidea Lizartzako Sare Herritarra lantaldeak helburu zehatzarekin, Aitor eta Gari herrikideen etxeratzearen alde lan egiteko. Egun, Aitor Agirrebarrena Cadizko Puerto III espetxean aurkitzen da eta Garikoitz Etxeberria Savilla II espetxean, biak ala biak etxetik 1.000 kilometrora. Gaurko ekimena preso hauen senideen esku utzi du Sare Herritarrak, horrela kontzentrazioa egingo dute herriko plazan.
Tolosa eta Senegal lotzen dituen txotx solidarioa. Kasino elkarteak antolatzen duen txotx solidarioa. Lortutako dirua Kellesensa GKEra bideratuko da aurten.
Euskal Herriko XII. Mus Txapelketa. Kanporaketa.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Lanegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Ama hizkuntzaren kantuak eta kontuak. Abestiak, errezetak, ohiturak... Motxila ibiltarian jarritako misioaren emaitza ikusgai.