1936-1945: Kontzentrazio eremuetan egon ziren billabonatarrei omenaldia.
Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia. Uzturpe ikastolak antolatuta.
Alegia 1936-1945 errekreazio historikoari buruzko aurkezpen bilera irekia egingo da. Iñigo Gastesik zuzenduko du saioa. 2019ko martxoan aurkeztu zen Alegia, Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan 1936-1945 liburuan oinarrituta, garai berean kokatzen den errekreazio historiko bat egiteko asmoa dago Alegian.
Herri bat irabazteko. EH Bilduren herri batzarra. Juan Karlos Izagirre gonbidatua bertan izango da.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Lanegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Ama hizkuntzaren kantuak eta kontuak. Abestiak, errezetak, ohiturak... Motxila ibiltarian jarritako misioaren emaitza ikusgai.