Puzgarriak. 10:30-12:30 eta 16:30-19:00.
11:00. Espezismoa ehiza abiapuntutzat lanketa. 14:00. Bazkaria. 18:00. Espartzu.
Sarek 'Emakumeak aterabidera' mahai ingurua antolatu du. Gatazkak, espetxea, justizia, elkarbizitza eta bakea izango dituzte hizketagai. Mahai ingurua Nekane Alzelaik moderatuko du, eta hizlariak Maider Galardi Berria FM saioko kazetaria, Maria Ruiz antropologoa, Garbiñe Biurrun legelaria eta Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakari ohia izango dira.
12:00. Iruñeko Salting-era irteera Gaztelekukoen eskutik. 19:00. Bakean dagoenari bakean utzi bakarrizketa plazako ekitaldi aretoan.
17:00. Txiki Txef tailerra Gaztelekuan. Txokolatezko arrokak egingo dituzte 5 eta 11 urte bitartekoek. DBHko gazteak aldiz, Iruñeko Salting-era joango dira, Irurako Gaztelekuarekin elkarlanean.
Kattalin Zubizarreta eta Manex Torrealdairen kontzertua.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Karmele Mertzerian 35 urte baino gehiago daramatzate joskintzako eta mertzeriako produktuak saltzen. 2014an, ikasleen beharrak eta gogoa ikusita, tailerra irekitzea erabaki zuten. Bertan egindako lan batzuk aintzat hartuak izan dira nazioko eta nazioarteko lehiaketa batzuetan. Tailerrean patchwork-eko oihal desberdin asko dauzkate, baita joste-lan mota hau egiteko behar diren material eta produktu guztiak. Etengabe ari dira birziklatzen, teknika desberdinak eta monografikoak eskaini ahal izateko, eta erakusten dituzten lanen kalitateak horren adierazgarri dira
Abenduaren 16tik 23ra. Elosegi Parkea. Aldez aurretik ordua hartu behar da. www.zumardia.eus Bisitak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Haur bakoitzarekin heldu bat etor daiteke. Bisitaren iraupena 60 minutukoa.
Oihana Ugarte, Nerea Ugarte, Fortu Ruiz de Egilaz, Lamberto Perurena, Arantxa Munita, Nerea Linazasoro, Alberto Letamendi, Irati Laburu, Idoia Elosegi eta Naiara Delgado.
Lanegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Asvinenea Zirko familiarra. Egun bateko saioa: 11:45-13:45 Hiru eguneko saioa: 09:30-11:30. Informazio gehiago: asvinenea@gmail.com / 611 627782