09:30. Postuen irekiera. 10:00. Kantu jira. 10:30. Herri kirolak, toka eta sokaktira. 11:00. Hamaiketakoa. 12:00. Dantza saioa. 12:30. Sari banaketa. 12:45. Postuen itxiera.
10:00. Gabonetako festa J.A. Muñagorri eskolan. Ondoren. Hamaiketakoa eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita.
Herriko boluntarioen laguntzarekin ibilbideak kalean eta barruan ariketa fisikoa, hitzaldiak, jokoak... Gazte, heldu zein adinekoei zuzenduta dago, belaunaldien arteko harremanak landu nahi baitira. Saioaren bukaeran hamaiketakoa Kontzeju tabernan. Izena emateko: 943 681128 edo saiaz@saiaz.eus.
Frontenis txapelketa. Afari-merienda eta pelikula Gaztelekuan. Afaria norberak eraman behar du.
Bi saio. Abenduaren 13tik 30era 18 emanaldi eskaniko ditu 2019. urteari amaiera emateko. Sarrerak salgai daude jada www.eventbrite.com atarian eta Ibarrako Barriola harategian.
Sokartean taldearen kontzertua.
Tolosako musika eskolako ikasle eta irakasleen eskutik. Gabon ipuin musikatua kontzertu solidarioa (sarrera janariaren truke izaten da).
Goizean. San Tomas Eguna dela eta ikastolako DBH 4ko ikasleek txorizo pintxoak salduko dituzte. 18:30. Loatzo Musika Eskolako Gabon kontzertua, elizan.
Agur Etxebeste filma, kultur etxean. Sarrerak aldez aurretik hartu behar dira kultur etxean.
Abenduaren 20an kontzertu berezia eskainiko du Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak Leidorren, 19:30ean hasita.
Petti. Petti bakarlari nafarraren kantaldiaz gozatzeko aukera, Hainbat bakarkako disko kaleratu ditu beratar honek, eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu. Petti berezi egiten dute, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakonak, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkor eta ilunak, gitarra jotzeko trebeziak eta taula gaineko indar basak. Sarrera: 5 euro.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.
SOS Arrazakeriak-en eskutik.
Karmele Mertzerian 35 urte baino gehiago daramatzate joskintzako eta mertzeriako produktuak saltzen. 2014an, ikasleen beharrak eta gogoa ikusita, tailerra irekitzea erabaki zuten. Bertan egindako lan batzuk aintzat hartuak izan dira nazioko eta nazioarteko lehiaketa batzuetan. Tailerrean patchwork-eko oihal desberdin asko dauzkate, baita joste-lan mota hau egiteko behar diren material eta produktu guztiak. Etengabe ari dira birziklatzen, teknika desberdinak eta monografikoak eskaini ahal izateko, eta erakusten dituzten lanen kalitateak horren adierazgarri dira
Abenduaren 16tik 23ra. Elosegi Parkea. Aldez aurretik ordua hartu behar da. www.zumardia.eus Bisitak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Haur bakoitzarekin heldu bat etor daiteke. Bisitaren iraupena 60 minutukoa.
Oihana Ugarte, Nerea Ugarte, Fortu Ruiz de Egilaz, Lamberto Perurena, Arantxa Munita, Nerea Linazasoro, Alberto Letamendi, Irati Laburu, Idoia Elosegi eta Naiara Delgado.
Lanegunetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.