Mestiza elkarte mexikar artistiko soziokulturalaren eskutik ipuin kontaketa Iriarte etxean. (Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez kontatuko dira ipuinak).
Aniztasun afektibo-sexuala gurasoentzako tailerra. LH eta DBHko ikasleen gurasoei zuzendua.
Abesbatzak eta zenbait talde. Doan.
Pape Niang. Hasiera berri bat liburuaren aurkezpena. "Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik...". Senegaldik Bilborako bidean, migrazio prozesuan Pape Niang-ek bizitako barne-bidaia ekarri du liburura Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariak. Pape eta Mikelek aurkeztuko dute liburua eta, ondoren, haiekin solasaldia egiteko aukera izango da.
Urtarrilaren 30erako Karta Sozialak deitu duen Greba Orokorra dela eta, Tolosaldeako herrietan hasi dira eragile eta norbanako ezberdinen artean harremanak egiten eta Greba Batzordeak osatzen. Horietako bat da honako hau.
Urtarrilaren 30erako Karta Sozialak deitu duen Greba Orokorra dela eta, Tolosaldeako herrietan hasi dira eragile eta norbanako ezberdinen artean harremanak egiten eta Greba Batzordeak osatzen. Horietako bat da honako hau.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.
SOS Arrazakeriak-en eskutik.
Karmele Mertzerian 35 urte baino gehiago daramatzate joskintzako eta mertzeriako produktuak saltzen. 2014an, ikasleen beharrak eta gogoa ikusita, tailerra irekitzea erabaki zuten. Bertan egindako lan batzuk aintzat hartuak izan dira nazioko eta nazioarteko lehiaketa batzuetan. Tailerrean patchwork-eko oihal desberdin asko dauzkate, baita joste-lan mota hau egiteko behar diren material eta produktu guztiak. Etengabe ari dira birziklatzen, teknika desberdinak eta monografikoak eskaini ahal izateko, eta erakusten dituzten lanen kalitateak horren adierazgarri dira
Abenduaren 16tik 23ra. Elosegi Parkea. Aldez aurretik ordua hartu behar da. www.zumardia.eus Bisitak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Haur bakoitzarekin heldu bat etor daiteke. Bisitaren iraupena 60 minutukoa.