Materiala jasotzeko: abenduaren 9tik 12ra, 16:00-18:00 bitarte, aparkaleku azpiko lokalean.
Bi saio. Abenduaren 13tik 30era 18 emanaldi eskaniko ditu 2019. urteari amaiera emateko. Sarrerak salgai daude jada www.eventbrite.com atarian eta Ibarrako Barriola harategian.
Argazki erakusketa, plazako herri-eskolako aretoan.
Loatzo musika eskolako Altzoko eta inguruetako herrietako musikari gaztetxo eta gazteek eskinitako kantu eta musika emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.
XII. Galtzakomikeko sariak banatzeko ekitaldia. 2019a Hizkuntza Indigenen Nazioarteko urtea dela kontuan hartuz, desagertzeko arriskuan dauden munduko hizkuntzen aldarrikapena egiteko baliatu dute.
Arrastoan dokumentalaren proiekzioa.
Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa. Jexux Murua Gorostidi eta Ane Izagirre Arruebarrena ariko dira.
Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa. Hizlariak Imanol Artola Arretxe eta Jone Arrospide Alonso.
Isabako Ukerdi Mendi Film Festibaleko pelikulak ikusgai. 19:00. Lehen saioa. 20:00. Atsedena. Zimiterioan txokolatea eta pastak. 20:30. Bigarren saioa. 18:30-20:00. Umeentzat Zizurkilgo rokodromoa irekiko da eta frontoia erabilgarri egongo da.
Lizartzako Sare Herritarren aurkezpena. Zein bide dugu aurretik? Elena del Puerto eta Ibon Aranalde (Sare Herritarreko kideak).
Nagore Legarreta eta Beñat Ralla sortzaileek Alkizan egin duten lana aurkeztuko dute. Unai Sorarrain bideogileak egindako ikus-entzunezkoa eskainiko dute aurrena eta, jarraian, artistekin solasean ariko dira. Amaieran, Alkizako ostatuan egindako mokadu batzuk dastatuko dituzte.
19:30. Karlos Almorzak hasiera emango dio ilunabarrari. Bere lan eta ikerketan oinarrituta, Asteasu eta inguruetako gerra garaiko hainbat istorio partekatuko ditu bertaratutakoekin. Ondoren. Fermin Valencia. Abeslari tafallarrak, bere ahots eta kantaera paregabeaz, kantaldia eskainiko du. Gerra garaiko kantuak, errepublika garaikoak... Kontzertu ostean. Iturriondon elkarrekin afaltzeko aukera izango dugu, aurrez sarrerak hartuta. 20 euro.
Bertsoak, txokolatea eta gaztainak.
Gran seleccion izeneko emanaldia. Azken urteetan oholtzara eramandako abesti ezagunen bilketa: El Menu, Englishman NY, Mari de la O.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.
SOS Arrazakeriak-en eskutik.
Amasa-Villabonako haurrek Olentzaroren ibilbidea egiteko aukera izango dute. Ibilbidean, kriseilutxo baen argipean, garai bateko usadioak, sinismenak eta kontuak berreskuratuko dira. Izen ematea: abenduaren 11, 12 eta 13an. Zunbeltz elkartean, 16:30-18:30.
Karmele Mertzerian 35 urte baino gehiago daramatzate joskintzako eta mertzeriako produktuak saltzen. 2014an, ikasleen beharrak eta gogoa ikusita, tailerra irekitzea erabaki zuten. Bertan egindako lan batzuk aintzat hartuak izan dira nazioko eta nazioarteko lehiaketa batzuetan. Tailerrean patchwork-eko oihal desberdin asko dauzkate, baita joste-lan mota hau egiteko behar diren material eta produktu guztiak. Etengabe ari dira birziklatzen, teknika desberdinak eta monografikoak eskaini ahal izateko, eta erakusten dituzten lanen kalitateak horren adierazgarri dira