Bigarren eskuko azoka: bizikletak eta baserritar jantziak.
18:00-19:00. Argazki erakusketa, plazako herri-eskolako aretoan. 19:00. Irura eta xarea lehen eta orain mahai ingurua, plazako herri-eskolako aretoan. Parte hartzaileak: Jesus Mari Arsuaga, Iñax Iturbe, Joxi Lopetegi eta Mikel Uzkudun.
Jan Tolosaldea ikasleen bideo laburren lehiaketa sari banaketa. 18:00.Tolomendik antolatuta. Sariak emateaz gain, parte hartu duten bideo guztiak ikusi eta hauen egileekin egoteko aukera izango da, Jan Tolosaldea ekimenaren nondik norakoak gertuagotik ezagutuz. 19:00-19:30. Luntxa.
Urtarrilaren 30erako Karta Sozialak deitu duen Greba Orokorra dela eta, Tolosaldeako herrietan hasi dira eragile eta norbanako ezberdinen artean harremanak egiten eta Greba Batzordeak osatzen. Horietako bat da hau.
Mens sana in corpore sano mahai ingurua. Artola (pilota), Perurena (herri kirolak), Errealeko neska futbolari bat (futbola). Kirola bai, baina burua ondo jantzita. Jon Ander Gorosperen gidaritzapean.
Iker iriarte Iribar alegiarraren eskutik: Nola antolatzen da bertsolari txapelketa? Nork aukeratzen ditu gaiak? Zer puntuatzen da bertso saioetan?
Western Stars kontzertua. Bruce Springsteen musikariak Kaliforniako basamortuan duen rantxoko ukuiluan emandako kontzertuaren grabaketa, basamortuko irudiekin eta abeslariaren irudiekin tartekatuta. Bruce Springsteenek, bere emazte Patti Sciakfak , banda txiki batek eta orkestra txiki batek emandako kontzertu intimoa. Sarrera: 8 euro aldez aurretik (Amasa eta Basajaun) eta 10 euro leihatilan.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Bigarren mailako errefuxiatuak, inaugurazioa. Antonio Ruiz foto-kazetariaren erakusketa.
SOS Arrazakeriak-en eskutik.
Amasa-Villabonako haurrek Olentzaroren ibilbidea egiteko aukera izango dute. Ibilbidean, kriseilutxo baen argipean, garai bateko usadioak, sinismenak eta kontuak berreskuratuko dira. Izen ematea: abenduaren 11, 12 eta 13an. Zunbeltz elkartean, 16:30-18:30.