08:00. Irteera Laguardiako “Eguren Ugarte” bodegara. 10:00. Hamaiketakoa Briñasen. 11:00-12:30. Bisita Laguardia herrian. 13:00. “Eguren Ugarte” bodegara bisita, ardo eta pintxo dastaketarekin. Ondoren bazkaria.
Bodegas Alcondera irteera (Lerin). 10:00etan irteera Joxe Mariko parkinean eta itzulera 20:00etan, Lizartzan. 35 euro (bodegako bisita eta bazkaria). Autobusa doan.
10:30. Nola jasaten dugu emakume langileok indarkeria matxista? hitzaldia.
Pelusa egitasmoa, Kimera eta Maknad elkarteek antolatuta: 11:00-13:00. Erosotasunetik erotikotasunera. Manikiekin egingo den esperimentu soziala. Trianguloan. 17:00-20:00. Nola bizi da sexualitatea artean? Emakume euskaldun gazteen artelanen erakusketa eta Jaime de los Rios artistaren Dirdizari instalazioa. Euskal Pizkunde plazan. 18:00-19:00. Gorputza plazerraren iturri. Maite Higuero sexologoa, Berexiart eta Elene Tamayo artistekin mahai ingurua. Euskal Pizkunde plazan.
12:00. Flashmob-a. Modus Operandi taldearen Ezetz da ezetz abestia dantzatuko dute. Mila Garcia de Iturrozpek egindako koreografia Usabal Kiroldegiko ikasleen laguntzarekin. Trianguloan. 12:30. Batukada Feminista. Trianguloan.
Bi saio. 12:00 (Plaza Berria) eta 18:00 (Euskal Herria plaza). Kale ikuskizuna. The Bellhop. Hilarilar Marionetas (Katalunia)- Familientzat. Euskaraz eta gazteleraz. 25 minutu. Hotel bateko mandatu-mutil baten egun bateko istorio txiki bat da...
Kale ikuskizuna. Solo. Magali Bondulich (Argetina). Familientzat. Hitzik gabea. 15 minutu. Bakardadeak gorputza zamatzen duenean, eta beldurrak zentzuak bahitzen dituenean...
12:30. Bertso triki poteoa herrian zehar. 14:00. Bazkari herrikoia. Bazkal ondoren, bertso saioa Iñigo Gorostarzu Etxorde eta Julio Sotoren eskutik. Iluntzean. Luncha. Bazkarirako txartelak 20 euroren truke. Urepele elkartean, udaletxean eta Ategin. Menu zeliakoa eskatzeko aukera egongo da eta haurrek etxetik eraman ahal izango dute. Izena emateko azken eguna azaroaren 18a.
Frontoi aurrean oinetako moreak zintzilikatuko dira erail dituzten emakumeen oroimenean. Etxetik erabiltzen ez diren oinetakoak eraman behar dira.
Indarkeria matxistaren aurkako antzerkia, Nigeriako eta Euskal Herriko janariak... Divina emakume nigeriarren elkartea eta Tolosaldeko eragile feministak antolatuta.
Trueke eta bigarren eskuko azoka. Anayurd, Munduko emakumeak elkarteak antolaturik. Parte hartzeko telefonoa: 622 412266.
Tinglau. Taun Taun (Euskal Herria). Kale ikuskizuna. Familientzat. Hitzik gabea. 15 minuturoko paseak zehaztutako ordutegian. Guk topatutako objektuek eta materialek, edo "gu topatu gaituzten objektuek eta materialek" zerbait iradokitzen digute kaleetan, mendietan, hondartzetan eta ganbaretan...
Topic-en helduentzako bisita antzeztuak. Bisitariek gure museoa eta bere pertsonaiak era atsegin eta entretenigarri batean ikusteko aukera izango dute. Gidaria pertsonaia euskaldun historiko batean murgilduko da, iraganeko xehetasunak eta Tolosarekin eta Topic-ekin duen erlazio xelebrea azalduko duena. Gainera, bisitariekin batera, denon abesti eta errima zaharrak gogoraraziko ditu.
Aleteo. Katua&Galea (Salamanca). Familientzat. 10 urtetik aurrera. Euskaraz. 50 minutu. Martin Palillok arrain batekin igurzten du bere ardo bota, baina ez du ez arrainik ez ardorik...
Bi saio. Jatorrizko bertsioa. Azpitituluak gazteleraz (22:30ko sesioan).
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Kartel erakusketa Tolosako hainbat erakusleihotan ikusgai jarriko dira ilustrazio sorta batzuk, komunikazio trabak irudikatzen dituztenak.
Itziar Moreno eta Aitzol Iriondoren eskutik Kartzeletik askatasunera erakusketa.