Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna. 11 Kafe Euskal Herriko hamaika herritan egingo den aldi bereko world kafea da. Tolosan Saikin 3 tabernan izango da. 11 Kafek aukera emango die beren negozioaren buru diren emakumeei beren beharrak erdigunean jartzeko eta hamaika gai ezberdinei buruz mintzatzeko.
16:00. Oinez Berastegi plazatik abiatuta. Ondoren. Merienda Gaztainondon.
Amasa-Villabonako Udalak azaroak 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira antolatutako 'Haur eta emakumeak, prostituziorako merkantzia, nola fabrikatzen da urdanga bat?' solasaldia. Amelia Tiganus ekintzaile feminista izango da hizlaria.
Opera pantailan. Sarrera aldez aurretik (Amasa eta Basajaun) 7 euro eta leihatilan 10 euro.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Kartel erakusketa Tolosako hainbat erakusleihotan ikusgai jarriko dira ilustrazio sorta batzuk, komunikazio trabak irudikatzen dituztenak.
Itziar Moreno eta Aitzol Iriondoren eskutik Kartzeletik askatasunera erakusketa.