Alpinok mendi ibilaldia antolatu du Bizkaian, Lekeitiotik Aulestira. Ibilaldi luzeak Bedartzandi eta Urregarai mendiak igoko ditu, eta laburrak GR 83.3 jarraituko du. Autobus 07:00etan irtengo da San Frantzisko eliza ataritik. Informazioa eta izen-ematea: info@alpinouzturre.eus edo 943 652789.
08:00. Gure Kaiola elkarteak antolatuta, XXXIII. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoaren hasiera, Trianguloan. 13:00. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko epaimahaiak bere lanari ekingo dio, Trianguloa plazan. 14:30. Herri bazkaria Zerkausian. Txartelak salgai Gure kaiolan. 16:30. Tolosako Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoko sari banaketa, Zerkausian.
Aizkardi mendi elkarteak 9 kilometroko luzera duen eta 4 ordutan egin beharko den mendi ibilbidean zehar atera beharko dira argazkiak. Aizkardiko aretotik abiatuko dira, azaroaren 17an, 09:00etan. Informazio gehiago hemen.
Amezketako perie. Zer ikusi, erosi, jan eta edan izango da.
San Millan Egunaren ospakizuna. 11:00. Meza. 12:00. Kalejira soinu jotzaileekin. 14:00. Bazkaria.
12:15. Sutarri dantza taldearen emanaldia, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. 14:00. Erretirodunen bazkaria.
13:30. Bizilagunak egitasmoan parte hartzen duten kanpoko eta herriko familiei harrera egingo zaie. 17:30. Joxe Mendizabal musikariarekin dantzaldia egingo dute frontoian. 18:00. Txokolate beroa eta bustitzekoak, kultur astea amaitzeko.
Herri bazkaria. Arkaitz elkarteak antolaturik, udalak herriko adinekoak gonbidatuko ditu.
Atzoko eta gaurko doinuak dantzarako. Soinu handia: Jaione Urdanibia. Saxofoia: Jon Urbizu. Perkusioak: Gorka Otamendi. Ukebaxu akustikoa: Zigor Sagarna. Gonbidatu bereziak: Rafa Porras saxofoi tenorrarekin eta Armando Figueroa Mandi bere ahots eta bongoekin.
Antzerkia. Iñaki Rekarteren lana eta Anartz Zuazuak zuzenduta. Antzezle lanetan Jose Ramon Soroiz, Tanya de la Cruz, Ainhoa Aierbe, Asier Sota eta Alazne Etxeberria. Sarrera: 10 euro aldez aurretik erosita eta 12 euro lehiatilan.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Kartel erakusketa Tolosako hainbat erakusleihotan ikusgai jarriko dira ilustrazio sorta batzuk, komunikazio trabak irudikatzen dituztenak.
Itziar Moreno eta Aitzol Iriondoren eskutik Kartzeletik askatasunera erakusketa.