Josteko tailerra: Botoia, kremailera, bajuak, zuloak... nola josi? Azaroaren 4a da izena emateko azken eguna, eta materiala bakoitzak berea eraman beharko du josteko tailerra.
10:30. Ibilaldia Lartera Luis del Barrio historialariarekin, Burdin Aroko hilobiak ezagutzera. 15:30. Serigrafia tailerra. 17:00. Txokolate jatea. 18:00. Kantukantoi. Ipuin kontalari saioa eskolan haurrentzat eta helduentzat. Olentzeroren jaia: nondik dator eta nora goaz kafe tertulia, Olentzeroren Basoa ekimeneko lagunekin. 21:00. Kantu afaria.
11:00. Jesus Tapia arkeologoaren eskutik historiaurrea ezagutzeko lantegia. 18:00. Lau eta erdiko finala. 21:00. Afaria Ostatu jatetxean. Ondoren. Kontzertu akustikoa Maider Zabalegi, Urbil Artola eta Gorka Urra-ren eskutik.
Familian egiteko tailerra. Doan. Izena emateko: pedagogia@cittolosa.com / 943 650414.
12:00. Poni eta txahalak, Leizarranen eskutik. 17:30. I. Eskualdeko Sagardo Probaketa pilotalekuan. 23:30. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.
14:00. Herriko produktuekin osatutako bazkaria (babarrunak bere sakramentuekin) eta euskal abestien kantaldia Zazpi Iturri elkartean. Ondoren. Mutiko alaiakekin kantu poteoa. *Bazkarirako tiketak salgai egongo dira Amezta, Arkaizpe, Beartzana eta Sasturain tabernetan azaroaren 6ra arte. Prezioa: 25 euro.
-16:00 Klubaren aurkezpena 16:15. Kamiseten banaketa herriko kirolari aipatuenei. 16:30. Taldeen beroketa. 16:50. Jokalarien aurkezpena. 17:00. ELORRI ALDAPA vs MEKALKI ALOÑA MENDI K.E partida.
Bizikletarekin jarduerak. Ginkana, tailer mekanikoak, jokoak, kaskoa nola jarri, zulatutako kamarak konpondu. HHtik DBHra.
Xagurroski Kondea. Xaguxarroski Konde famatuak otordua egitera gonbidatu ditu hiru pailazoak. Hauek pozik joan dira baina gosea ere kenduko zaie honen benetako nahia jakitean: hauen odola zurrupatzea. Beranduegi ote da, ala lortuko ote dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek gaztelu horretatik ateratzea?
19:00. Lopetedi baserrian, Mikel Gorosabel bakarlaria kontzertuan. EH Sukarra, Lorelei, Norton klub eta bakarlari moduan sorturiko abestiekin. Sarrerak aurretik: 5 euro. Interneten: 8 euro.
Menua: entsalada, kostilla eta gaztainak. Aurrez izena eman behar da Zentroan edo Iriarten.
Ezohiko emanaldia. Bonudunek +4,05 euro. Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariekin aurkezpen eta solasaldia.
Txalburu eskolako guraso elkarteak antolatu du herritar guztiontzat.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.