17:00. Gaztetxoen kalabaza tailerrean egindako kalabazak herrian zehar jarriko dituzte. 18:00. Gaztain jatea plazan. Ondoren. Bakoitzak bere beldurrak idatziko ditu papertxoetan eta gaztain jateko sura botako dituzte. Herriko argi guztiak itzali eta puska biltzea egingo dute gero, etxez etxe. Bertan bildutako pintxoak elkarrekin afalduko dituzte haur, gazte eta helduak mozorrotuta daudela. 23:00. Beldur ibilbidea.
4 eta 10 urte bitarteko (HH2-HH5) haur eta familientzat. 3 euroko kostua du. Zaintza zerbitzua egongo da 2017 urtean edo lehenago jaiotako haurrentzat.
16:30. Efektu berezien makilaje tailerra Ludotekan. 18:30. Guztiok batera jantziko gara Ludotekan. Ekarri trapu zaharrak etxetik. 19:00. Puzka-biltzea, plazatik abiatuta. 19:30. Gaztain-jatea, plazan.
16:30. Baserriko jolasak parkea Kulkiren eskutik, eskola atarian. Tartean, txokolatada. 19:00. Aldaketa klimatioa eta glaziarren atzeraldiaren inguruko hitzaldia eta Incognita Patagonia filmaren emanaldia Ibai Ricoren eskutik.
Herriko Guraso Elkarteak, euskal gau beltzaren ospakizuna berreskuratzeko asmoz, eta udalaren laguntzaz abiatuta, hainbat ekimen antolatu dituzte. 18:00. Beldurrezko tailerrak (makilajea, eskulanak). Herriko plazan (euria egiten badu, eskolako aterpean egingo dira tailerrak). Ondoren. Puxka biltzea. 19:00-20:00. Etxez etxe mozorroturik. Amaiera. Gaztaina jatea.
18:30. Ipuin kontaketa liburutegian. Ondoren. Eskulanak, beldur ibilbidea, gaztaina jana...
Talde tolosarrak Jose Ignacio Agorretaren lan bat aukeratu du bere azken diskoaren portada izateko, eta margolariaren erakusketa aitzakia hartuta eskainiko du emanaldia.
Abesbatza Lehiaketan polifonia eta folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia. Polifonia Consolatio Choir Universitas Sumatera Utara (Indonesia). Collegium Musicum Berlin Chamber Choir (Alemania) Männerstimmen Basel (Suitza) Folklore Collegium Musicum Berlin Chamber Choir (Alemania) Männerstimmen Basel (Suitza) Collegium Musicum Berlin Chamber Choir (Alemania)
Alkoholiko Anonimoen bilera irekia, Uzturre taldea. Alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko.
Feminismoa Euskal Herrian: egungo gogoetak eta erronkak hitzaldia. Kizkitza Gil de San Vicente.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.
Kurage Kolektiboa. "Hobeto tximeletak ahoan, hienak bihotzean baino".
Iruñean bertan bizi eta lan egiten duen artista da Agorreta. Betidanik autodidakta, bere obra irudi garaikide baten inguruan mugitu da. Bokazio poetikoarekin, bere obretan jorratu dituen gaiak egunerokoak eta hurbilekoak izan dira, baina irudikapen naturalista lortu beharrean, mekanismo emozionalak sustatzea izan da bere helburua beti. Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Santu Guztien egunaren bueltan eta Halloween ospakizuna aprobetxatuz, Tolosako Topaguneak Beldurraren Etxea gazteentzako egitasmoa antolatu du ostegunetik igandera bitartean kultur etxean. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.