11:00. Haurren pilota partiduak. 12:00. Patata tortila txapelketa (norberak ekarri behar du beharrezko gzutia). 12:30-14:30 eta 16:00-19:00. Egun osoan puzgarriak eta beste hainbat jolas. Arratsaldean zehar zaldian ibilalditxoak Ugarten barrena. 16:00. Mus txapelketa Ugarteko elkartean. Izena ematea 15:30ean, partaide batek herrikoa izan behar du). Bikoteko 10 euro. 17:30. Txokolatea bizkotxoekin elkarte aurrean. 21:00. Zahagi ardoa. 22:30. Izer-Alabier eta Ansorregi-Larrañaga trikitilariak. Atsedenaldian sokatira lehiaketa.
Pintxo Tour interkulturala eta solidarioa. Euskal Herria, Senegal, Brasil, Ukrainia, Kolonbia, El Salvador, Maroko, Peru, Pakistan, Honduras eta Nikaragua.
Galtzaundi euskara taldeak antolatuta, 2019ko bigarren saioa egingo du urriaren 5ean Sormenetikek Oria ibaiaren bazterrean. Tio Teronen Semeak dantza taldeko kideak izango dira protagonista eta beren ibilbideari buruz hitz egiteaz gain, euskal dantzaren transmisioari eta berrikuntzari buruzko beren ikuspuntua azalduko dute Oihana Iguaranen galderei erantzunez. Saioa 11:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean. Solasaldiaren amaieran, beren ikuskizunaren zatitxo bat ere eskainiko dute Tio Teronen Semeak taldekoek.
12:00. Elkartu Lopez Mendizabal plazan. 14:30. Bazkaria. 18:30. Kalejira erraldoia. Bazkariko izen-ematea hilaren 27a baino lehen egin beharko da, hauspotuztrikitixa@gmail.com helbide elektronikoan.
Intujai Teatrok antolatuta, formatu txikiko antzerki jaialdia, Topic zentroko aretoan. Pailaztana Klown taldea, Pailaztana Junior, Zirko Txosko, Ariñe Azkue, Oskar Paez eta Breathless dance center ariko dira oholtza gainean.
Kantik. III. Ahots Musika Zikloa. Hodeiertz abesbatzak antolatuta. Hodei Abesbatza (Tolosa). Elkartasunezko kontzertua: 5 euro. Zuzendaria: David Azurza. Emanaldia: Fauré-ren Requiem-a.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Zizurkilgo eskulan tailerreko ikasleen erakusketa. Urriaren 15a arte ikusgai.
Bisita ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astean zehar, astelehenetan itxita). 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (asteburu eta jai egunetan). Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europako pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du. Erakusketa 70 lanez osatuta dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira.