Bisitaren egunean ikastaroak ere egin ahal izango dira. Horretarako, irakaslearekin harremanetan jarri beharko da: tutor.berastegi@kzgunea.net edo 943 02 36 25.
2019-2014 urte bitartean jaiotako umeentzat zerbitzu berria martxan jartzeko guraso bilera: Haurtxokoa.
Hizlariak: Kike Amonarriz Gorria eta Ane Izagirre Arruebarrena.
Zine foruma, jatorriko bertsioa. Bi saio.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Zizurkilgo eskulan tailerreko ikasleen erakusketa. Urriaren 15a arte ikusgai.