Alzheimerra edo beste dementziaren bat duen pertsonen autonomia sustatzeko gakoak eskainiko dituzte.
Justina Aguerre, ginekologoa eta kooperantea, lurralde ezberdinetako amatasun zerbitzuetan lanean ibili da azken urteetan.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.
Zizurkilgo eskulan tailerreko ikasleen erakusketa. Urriaren 15a arte ikusgai.