09:00 Diana txistulariekin 11:00 Meza Nagusia. Ondoren, Irurako Lats dantza taldearen emanaldia Jarraian, hamaiketako herrikoia San Migel plazan. 17:00 Lur-ikara kabareta plazan, Pantzart Teatroren eskutik 18:30 Bertso saioa elizan. Gai-jartzailea: Maddi Sarasola. Bertsolariak: Miren Amuriza, Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Aitor Mendiluze. 21:00 Herensugea erretzea plazan Ondoren, azken-txotx Errekalde tabernan, jai-batzordean zozketa bidez aukeratua. Aurrerantzean lekua txandakatuko da.
10:00. Azoka eta ganadu erakusketa irekitzea. 11:00. Txekor erre pintxoak, eta taloak. 12:00. Arroz esne lehiaketako sari banaketa. 12:30. Esne behien erakustaldia. 18:00. Asteasuko trikitilariak.
Hainbat produkturen erakusketa eta salmenta, trikitilariak, talogileak, sardinak, sagardoa eta txakolina. Horrez gain, garai bateko tresnen eta Saiaz Mankomunitatearen 25. urteurrenaren erakusketak izango dira ikusgai.
Alegiako azoka berezia izango da igandean, eta kamera analogikoekin argazkiak ateratzera animatu dituzte herritarrak. Karreteak udalak eskainiko dizkie eta, azoka amaieran, karreteak jasoko dituzte.
Hainbat produktu eta erakusmahai jarriko dituzte, ohiko moduan, herriko plazan.
11:30. Meza nagusia. 12:30. Alegiako Sutarri dantza taldearen emanaldia. 13:30. Toka txapelketa. 14:00. Herri bazkaria (txartelak aurretik eskuratu beharko dira). 18:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Asier Pellejero eta Luis Txapartegi. Harri-jasotzailea: Inaxio Perurena. * Egunean zehar, Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute auzoa.
Latindar dantza zaleen topaketa Zerkausian egingo dute hilabete honetan, DJ Joxirekin.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.