Arratsakdean, eskolako neska-mutilek bisita egingo dute eguneko zentrora, eta elkarrekin eskulanak egingo dituzte. Ondoren txokolate jatea izango da.
10-14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei begirako saioa izango da, Lizartzako udal aretoan.
Hitzaldi eta praktika irekia, Iñigo Ansorena psikoterapeutaren eskutik.
Filmeko zuzendari eta protagonistek aurkeztuko dute lana, eta jarraian afaria egingo dute, Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur elkartean.
Bilera irekia izango da, Corpus Christiko lokaletan, Kondeaneko aldapan. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen edonor bertara daiteke.
Ikaztegietan katuekin dagoen arazoari zein konponbide eman erabakiko dute, eta hitzartutako erabakia loteslea izango da. Erabilera anitzeko gelan izango da batzar irekia.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerreko lanan VIII. erakusketa. 5 eta 12 urte bitarteko haurren lanekin osatu dute erakusketa.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.