09:00 Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik 11:00-13:00 eta 15:30-18:30 Haur-parkea garbilekuko plazan 13:00 Gazteen dantza-soka San Migel plazan 14:00 Haurren bazkaria Oharra: beharrezkoa da udaleko kultura bulegoan izena ematea, irailaren 18a arte 14:00 Gazteen bazkaria 18:30 Poteo musikatua Elektropapo elektro-txarangarekin 21:00 Gazteen afaria 23:30 Governors eta Bad Sound
Bi herriren arteko senidetze batekin hasi zena, zazpi lurraldeetako herrien artekoarekin ospatzen dute orain, eta XI. Euskal Herria eguna hartuko du Ibarrak. 11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa, Arane Iturrian. 12:00etan: Altxorraren bila jolas poteoa, herrian zehar. 13:30ean: Euskal Herria Eguna plazan topaketa. Ondoren, kalejiran herriko plazara. 14:15ean: Herriko plazan argazkia. 14:30: Plazan, herrien arteko bazkaria. Bazkalostean, kanta batzuk abestu eta... 17:30ak aldera, gazte asanbladak landutako arratsaldearen hasiera. 21:00etan: Herriko plazan parrillada: sardinak, oilasko hegatsak... 21:00etan: Herriko plazan kontzertua. Ondoren, gaztetxean gaualdia.
Bigarren eskuko eta truke azoka, Ana Yurd elkarteak antolatuta.
Bikeshow.es-ek, eta Eguzki, Dickens, Xare, Izarra eta Karela tabernek antolatuta, bike trial erakustaldia izango da Tolosako Lopez Mendizabal plazan. Irene Caminos tolosarra ariko da, batetik, hiru aldiz Espainiako txapeldun eta Munduko Txapelketan hirugarren postua lortutako kirolaria. Bestetik, Javi Alonso izango da protagonista, bi aldiz Europako txapelketa irabazitako kirolaria. 16:30. Trial bizikleten proba. 18:30. Erakustaldia.
Ibin kirol klubak antolatuta, 7,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Izen-ematea www.herrikrosa.eus webgunean egin daiteke, eta egunean bertan ere bai.
18:00. Bidaniko zimiterioan Zabale eta Larrañaga trikitilariak. Ondoren. Pintxoak. Jatekoa norberak eraman eta denen artean banatzea da asmoa.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerreko lanan VIII. erakusketa. 5 eta 12 urte bitarteko haurren lanekin osatu dute erakusketa.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.