18:30 Agurra, txupinazoa eta Herensugearen jaitsiera 19:00 Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta Loatzo musika eskolako musikariekin 21:00 Barrikotea San Migel plazan. Oharrak: jan-ontziak eta mahai-tresnak norberak ekarri behar ditu, koadrilla bakoitzeko hiru kidek agertu behar dute, mahaiak era egokian jartzeko hutsunerik utzi gabe, eta afalostean mahaiak bildu behar dira. Oharra eguraldi txarra balego frontoian izango da.Ondoren, Erromeria.eus taldearen emanaldia plazan
19:00etan Izaskun Aiestaran Perez omenduko dute, eta gero, 22:00etan, Raketistak lehen eta orain dokumentala proiektatuko dute, Ibarrako plazako estalpean.
Ganbaran ariko da abeslaria.
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Inaugurazioa irailaren 11n izango da, 20:00etan.
Marce Tenak zuzenduriko Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa tailerreko lanan VIII. erakusketa. 5 eta 12 urte bitarteko haurren lanekin osatu dute erakusketa.
SAMren mendeurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte hori ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aranburu Jauregian ikusgai izango den erakusketa izango da. Erakusketa horrekin SAMren historia partekatu nahi dute Tolosako herriarekin eta tolosar guztiekin, zuzenean nahiz zeharka, askok lotura izan baitzuten lantegiarekin. * Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.