11:30. Ur eta kolore festak. Haurrak goitik behera busti eta koloreztatzeko jolasak. Kamiseta zuria ekartzea komeni da. 13:30. Jubilatuen jolasak, Elizpe jubilatu elkarteak antolatuta. Ordu berean, buruhandiak, Joxe Arregi plazan. 14:30. Jubilatuen bazkaria. 16:30. Dantzaldia. 18:30. III. Patata tortilla lehiaketa. Lehiaketan egindako tortillak jateko amahaiak eta aulkiak egongo dira plazan. 20:30. Melokotoi sariak. 22:00. Bertso saioa: Amets Arzallus, Igor Elorza, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Las sombras bajo las estrellas erakusketa. Artista: Riaq Miuq. Argazkilaria elkarlanean: Pol Ventura. Ordutegia: 10:00 - 13:30 (larunbata) eta 17:00 - 20:30 (astegunez).
Riaq Miuq artistaren erakusketa ikusgai izango da, GKo Galleryn. Elkarlanean aritu den argazkilaria Pol Ventura da. Inaugurazioa irailaren 7an izango da, bi txandatan: 19:00etan eta 20:00etan. www.riaqmiuq.com
Areto futbola eta ginkana izango dira gaztetxoentza, futbola eta Futboleroak liburuari buruzko probak uztartuz. Horretarako, parte hartzaileek 10 - 12 jokalariko taldeak egingo dituzte, honako kategoriatan: Benjaminak: 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak. Alebinak: 2018 eta 2009 urteetan jaiotakoak. Izena emateko azken eguna : Irailaren 3a. Informazioa: 688 772 199 / futboleroak2019@gmail.com