Irailak 6ko Elkartasun Eguneko egitarauaren barruan egingo den manifestazioa. Kudu, Minde eta besteak herrian nahi ditugulako.Ibarrako plazatik aterako da eta herria zeharkatuko du, berriro plazan amaitzeko.Ondoren Elkartasun afaria plazan bertan. Afariko txartelak Galtzaundi eta Atari tabernetan
16:00. Haurrentzako jolasak. 17:30. Andoni Ollokiegiren kontzertua eta txokolate jatea. 19:30. Txupinazoa, oiloaren jaitsiera eta buruhandiak. 21:00. Herri afaria Ostatu jatetxean. Ondoren. Elizagoien ahizpekin trikitia.
19:00. Marrazki lehiaketa. Erakusketaren irekiera eta sari banaketa Plazida Otaño liburutegian. 20:00. Txupinazoa eta Melokotiaren aurkezpena, herriko Bukalai dantza taldeari eskainia. Ondoren. Buruhandiak eta JunDaJo txaranga. 21:30. Herri afaria, Atxulondo eta Pasus jatetxeen eskutik. Afariaren ondoren. Txaranga. 02:00. Karaokea.
Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.